2010(e)ko azaroaren 29(a), astelehena

TIMO KAKWATA IKASTOLAN



Gaur Timo ikastolara etorri da. Goizean LH 2.,3.,4.,5. eta 6. mailakoekin egon da. Haurrak ikusi bezain laster, euskaraz zekizkien hitz gutxi batzuk esan dizkie: Kaixo, egunon, eskerrik asko… eta berehala ikasle guztien arreta eta laguntasuna eskuratu ditu. Djuma, mapa baten laguntzarekin, non kokatzen den erakutsi die eta bere herriari buruzko gauza mordo bat kontatu dizkie, hala nola, hango haurrak eta beren familiak nola bizi diren, irakasle baten soldata zein den, zeintzuk diren hitzegiten dituen hizkuntzak (ez zaitezte arritu haurren batek kikongo hizkuntzan agurtzen bazaituzte egun hauetan). Hontaz gain, ur edangarriaren gabeziaz eta janari faltaz hitzegin die.
Bukatzeko, Ngwaba eskolako (azken proiektuko) azalpen mordo bat eman dizkie, argazkiak ere erakutsiz. Horrelako herrialdeetan eskolak eta hezkuntzak duen garrantzia azpimarratu du, oraingo haurrak izango baitira etorkizunean Afrika aurrera aterako dutenak.
Arratsaldean berriz DBH 1. eta 3. mailakoekin egon da. Azken hauekin frantsesez zertxobait hitzegin du.
Ikasleak oso gustora egon dira eta mila galdera egin dizkiote. Abenduak 22an, azoka egunean, berriz etorriko da ikastolara bisitan.
Mila esker Timo, horrelako egun polita eskeintzeagatik!




iruzkinik ez: