2010(e)ko maiatzaren 29(a), larunbata

EDURNE PASABAN SHISHA PANGMATIK ETXERA

Edurne Pasaban eta Asier Izagirre atzo iritsi ziren etxera bidai luze baten ondoren. Hamalau zortzimilako gailurren  bidaia izan da eta Edurnek aspaldian bururatutako helburua lortu du Annapurna eta Shisa Pangmako gailurrak egin ahala,  munduko zortzimilako guztietako puntan egon da. ZORIONAK EDURNE ETA ESPEDIZIO KIDE GUZTIEI!!



                                             Edurne Pasaban eta Asier Izagirre etxean. 

2010(e)ko maiatzaren 27(a), osteguna

Paz de Zigandako Idoia Belasko irabazle Alkoholari buruzko 2010eko Narrazio Lehiaketan

Argazkian: Idoia Belasko Casajús (euskarazko irabazlea), Jessica Camoes (gaztelaniazko irabazlea), Beatriz Jordán (ingelesezkoa), Iduzki Garatea eta Oinat Oláriz (marrazkiak).



Atarrabia, Ezkabarte eta Olaibarko udalek antolatutako Alkoholari buruzko 2010eko Narrazio Lehiaketan 130 lan aurkeztu ziren eta horietan euskarazko hoberena Paz de Zigandako 1.DBHko ikasle batena izan da: Idoia Belasko Casajusena.
Epaimahaikideek azpimarratu zuten lanaren balio literarioa, baina baita duen sinesgarritasuna eta itxaropenerako irekita uzten duen atea. Lanaren izenburua hau da: Nire lehen eta edo azken aldia?
Sari ematea maitzaren 26an izan zen, Atarrabiako udaletxean, eta bertan, Idoiarekin batera, haren irakaslea den Itziar Iturriria izan zen.
Sari ederra harturik itzuli dira ikastolara eta horri esker Idoiaren gelako guziek txango bat eginen dute oraindik zehaztu ez den data batean.
Ipuina argiratu da joko magnetiko batekin batera.

Zorionak Idoia!!!

*Ipuinaren gaineko eskubideak Atarrabiako udalarenak direnez, ezin dugu argitaratu haren baimenik gabe. Lortzen saiatuko gara.

KRONOKALKULOGIMETRIAKO LEHEN MAILAKO DIPLOMEN BANAKETA




Ikasle bikainek, arinago edo beranduago, baina azkenean beti sariak jasotzen dituzte. Maddi Larralde, Ane li Ros, Lucia Biurrun, Iker Cia eta Nerea Gonzalez ikasle onak dira eta argazkietan ikus daiteke jaso berri duten diplomek zelako poza eragin dien. Zorionak!

2010(e)ko maiatzaren 25(a), asteartea

MARIA LOPEZ ADITUAREN HITZALDIA: EMOZIOEN GARAPENA. MAIATZAK 27 OSTEGUNA, 16:45ETAN


HITZALDIA
“Zoriontsua izatea bere eskuetan eta ez besteenean egon dadin ahal duen guztia egiten duen pertsonak, zoriontsu izateko dagoen planik egokiena hartu du.”
Gaia: inteligentzia emozionalaren garapena
Eguna: maiatzak 27
Emailea: Maria López (ikastolako aholkularia)
Lekua: bideo Gela
Ordua: arratsaldeko 16:45etan
* Haurtzaindegi zerbitzua badago

CHARLA

“La persona que hace todo lo posible para que la felicidad dependa de sí misma y no de los demás, ha adoptado el mejor plan que existe para vivir feliz.”

Tema: Desarrollo de la inteligencia emocional.
Día: 27 de mayo, jueves.
Ponente: María López (asesora de la ikastola)
Lugar: sala de Video
Hora: 16:45 de la tarde
* Habrá servicio de guardería