

POLTSIKOETAN
Atea ireki eta eskuak praketara. Begien begirada bizkorra dendako apal guztietatik. Biriken arnas eta bihotzaren taupada bizkorrak, kopetako izerdi hotzaren tantak aurpegitik irristatzen . Urduri, beldur. Baina hain polita da... Eskuak kanpora. Eskuak azkar praketara. Atea ireki. Atera. Atea itxi. Kanpoan, azkenean libre!! Birika lasaien arnasa, bihotzaren taupada mantsoak. Kulpabilitatea, erremordimendua. Eskuak kanpora eta pultsera bat eskuan. Begirada tristea, erruduna, nekatua. Baina hain polita... Eskuak praketan. Etxera.
PRAKAK
1 iruzkin:
Zorionak Amaia. Asko gustatu zait ipuina eta idazle batek esan dit bikaina iruditu zaiola.
Argitaratu iruzkina