2011(e)ko otsailaren 8(a), asteartea

Arazurira bisita

Ostiralean, Otsailak 4, DBH 1.maila Arazurira joan ginen, eta gauza asko ikasi genituen:
Arga ibaiko ura Iruñerritik pasa ondoren kutsatu egiten da, kutsadura hau kentzeko eta ibaia berreskuratzeko urak bildu eta Arazuriko araztegira eramaten dira.

Gure komunetatik iritsitako ura.







Lehenengo baheketa puntutik igarotzen da, han neurri haundieneko hondakinak geratzen dira.

Ondoren harea kentzen da, ontzi batzuetan uzten da ura, eta partikula pisutsuenak behera joaten dira.Gero, hurrengo ontzian koipea eta ura baino dentsitate gutxiagoko substantziak azaletik kentzen dira.Handik lehen dekantazio ontzietara doa, hemen materiarik gehiena, lohi moduan hondoan geratzen dira eta ondoren kendu.
Jarraian, dekantatutako uran dauden substantzia organikoak oxidazioz edo hartziduraz degradatzen dira mikroorganismoei esker.

Gero bigarren dekantaziora doa,

eta oraindik uran dauden materia-hondarrak hondoratzen dira eta azkenik tratamendu kimiko batzuetatik igarotzen da fosfatoak edo nitratoak baldin baditu kentzeko ibaiaren oxigeno gutxitu dezaketelako.

Kuriositateak:
*dekantazioetatik lortzen diren "hondakinak" metanoa, ongarriak(konposta)... egiteko balio du, orduan erabilgarrriak dira.

DBH 1. ikasleek jokuak egin genituen praktikan jartzeko nola murriztu uraren kutsadura.

KONTUZ!!! EZ BOTA EDOZEIN GAUZA KOMUNETIK, URA KUTSATZEN DUELAKO, URA GUZTIONA DA, ETA DENOK ZAINDU BEHAR DUGU.



GURE ESKU DAGO.


Egileak: ITSASNE ARANGOA eta IÑAKI MARTINEZ
Argazkiak: MARKO UNZUE

iruzkinik ez: