2011(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO KONTZERTU ARRAKASTATSUA MADRILEN


Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak egonaldi ahaztezina izan zuen Madrilen. Ostiralean harrera ezin hobea izan zuen abesbatzak San Inazio eliza betez. Bertan ordubetez eskeinitako kontzertuan euskal kanta ezagunak eta munduko hainbat abesti eskeini zituzten ikuslegoaren txalo bero bukaezinak jasoz. Ekitaldia bi zatitan banatu zen eta abesbatzaren atsedenaldian poesia errezitala eskeini zen.
Abesbatzako kide guztiak pozez zoratzen zeuden amaieran eta eguna Euskal Etxean amaitu zuten bertan haientzako prestaturiko afaria dastatzen.

iruzkinik ez: