

Egun hauetan Baloreetako Proiektutik bideratutako topaketak burutzen ari dira. Hauetan LHko 5. eta 6. mailako ikasleak zein DBHko ikasleak sukaldeko langile diren Laura eta Richard-ekin bideo-gelan elkartu dira, janariari buruz aritzeko: zenbat janari botatzen den egunean, janariarekiko jarrera...
Topaketa hauek geletan bi bideo ikusi ondoren burutzen ari dira, eta orokorrean egiten ari den hausnarketa oso interesgarria suertatzen ari da.
Janaria eta sukaldeko langileen lana baloratzea dugu helburu, eta guztion artean lortu dezakegu... animo lagunak!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina