2012(e)ko otsailaren 9(a), osteguna

JEREMY CARTER GORDON, DANTZA ANTROPOLOGOA IKASTOLAN

Jeremy Carter Gordon Massachusetteko dantzari eta musikari gaztea da. Dantzan oinarritutako antropologia ikasketak bertan burutu ondoren, urtebeteko beka lortu zuen munduko ezpata-dantzak ikertzeko. Rapper izeneko dantza ingeles tradizionalak dantzatzen ditu berak Bostonen, ezpata luze eta motzetako dantzak alegia baita Inglaterrako Morrisak ere. Iazko abuztuan bere ikerketa burutzeko bidaia hasi zuen Europara etorriaz. Frantzia eta Italian egon ondoren, bere Euskal Herriko lehen behaketak Markina-Xemeinen, Elgoibarren eta Eibarren egin ondoren, Beasaingo Igartzako ezpata-dantzariak ikusteko aukera izan zuen. Nafarroan San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzak ere etorri zen, Duguna Dantza Taldeak San Fermin Txikiton eskeintzen dituenak alegia. Euskal Herritik, Huelva, Cordoba eta beste hainbat lekutako ezpata-dantzak aztertzera joan zen. Inglaterran, Eskozian eta Irlandan egon ondoren geldialditxo bat Euskal Herrian egin eta Italiara joateko asmoa du, bertatik Kroazia, Turkia eta bidean topatzen dituen aukeren arabera, beste hainbat lekutako dantzak ikertuko ditu Inglaterrara itzultzeko asmoz.
Jeremy bere bidaia egiten ari den bitartean, blog interesgarri bat idazten du ikusten duen guztiaren berri emanez: http://starofswords.wordpress.com/




Paz de Zigandan ere izan da. Otsailaren 8an jaso genuen bere bisita. Bertan LH 6.mailako ikasle batzuei bere ikerketaren berri eman ondoren, rapper dantzen oinarrizko pausoa erakutsi zien. Ondoren, ikastolako dantza taldeko ikasle batzuek dantza mota berdinaren mugimendu batzuk ikasteko aukera izan zuten.

1 iruzkin:

Txuma erabiltzaileak esan du...

Oso esperientzia interesgarria. Paz de Ziganda Ikastolatik zortea opa dizugu zure ikerketa lan hauetan.Eskerrik asko guregana hurbiltzeagatik Jeremy!