
Aste honetan, Gurutze Gorriaren bitartez, ikastolan teknologia berrien erabilera egokia landu dugu. Asteartean irakasleek formakuntza saio bat izan zuten. Ostegunean LH5-6 eta DBH1-2ko seme-alaben gurasoak hitzaldi batera gonbidatuak izan ziren eta partaidetza zabala izan zen. Halaber, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek eta DBH1-2koek tailer bat izan zuten non interneta eta, oro har, teknologia berriekin lotura duten hainbat gai jorratu ziren: sare sozialak, mugikorrak, ciberbullying delakoa…Hona hemen lotura interesgarriak etxean bistaratzeko:
Teknologia berrien erabilera egokirako web gunea:www.pantallasamigas.net
Haurrentzako nabigatzailea: www.kidoz.net
Haurrentzako bilatzailea: www.kidrex.org
Haurrentzako bilatzailea: http://www.buscadorinfantil.com
Sare sozialei buruzko aholkuak: http://www.deaquinopasas.org
Informazio orokorra: http://www.avpd.euskadi.net/s04-kontuzdt/eu/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina