2012(e)ko maiatzaren 11(a), ostirala

DBH 3ko BARDEETAKO IRTEERA

Pasa den maiatzaren 3an bazkal ondoren ikastolatik Tuterara abiatu ginen bertan beste ikastoletako ikasleekin elkartzera. Guztira Nafarroako, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkuako 400 ikasle baino gehiago elkartu ginen. Arratsaldea elkar ezagutzen eta jolasten pasa eta gero, Argia Ikastolara joan ginen, gure esterila eta zakua lotarako egokitu eta afal ondoren mozorro festa ospatu genuen. Festa ikaragarri polita izan zen ikasleen arteko bi musika taldek kontzertua eman bait zuten.

Ahal izan genuen guztia lo egin eta goizeko zazpi terdietan dena jasotzeko prest geunden, gosaldu eta Bardeetan barna bizkikletekin ibilaldi zoragarria burutu genuen.

Primeran pasa genuen!!!

iruzkinik ez: