2012(e)ko maiatzaren 20(a), igandea

MATEMATIKA OLINPIADAK 2012

Joan den larunbatean, maiatzak 19an,  Corellan  XXVI Matematika Olinpiadak ospatu ziren. Hiru  ikaslek parte hartu  zuten Ikastolaren izenean: Nerea Iriarte, DBHko 2.Akoa, Daniel Amatriain, DBHko 2.Bkoa, eta Eduardo López, DBHko 2.Ckoa. Inor ez zen lehenengo hiru postuetan gelditu, baina ziur gaude laugarren, bostgarren eta seigarren postuak beraientzat izan zirela.
Beraientzat oso experientzia polita izan zen. Bi ordu pasatu zuten beste ikastetxetako ikasleekin elkarlanean sei buruketa askatzen. Ondoren, azterketak zuzentzen aritu ziren bitartean luntxa jarri ziguten.







Hemen duzue horietariko buruketa bat. Ea asmatzen duzuen!

"Kartzela batean, hiru preso gela batera eraman zituzten. Presondegiko zuzendaria xelebre xamara denez, ondoko prozedura jarraitu du presoetako bati amnistia emateko:

- Hiru presoak ilaran jarri ditu, bata bestearen atzean,  eta presoetako bakoitzari kapelu bat jarri dio buru gainean ( beltza edo zuria).  Presoek ez dakite zein kapelu jarri zaien, baina badakite denak ez direla zuriak; horrela, hirugarrenak ikus ditzake bigarrenaren eta lehenengoaren kapeluak, eta bigarrenak  ikus dezake lehenengoaren kapelua.

- Jarri dioten kapeluaren kolorea ondorioztatzeko gai den presoa libre geldituko da.

Hirugarrenak esan du ez dakiela bere  kapelua zein koloretakoa den; bigarrenak ere gauza bera esan du; lehenengoak, aldiz, ondorioztatu du bere kapeluaren kolorea zein den, nahiz eta inoren kapelurik ez ikusi. Zein koloretakoa da kapelu hori?

iruzkinik ez: