Euskaraz Bizi kanpainaren barruan,
euskara sustatzeko helburua duten iragarkien lehiaketa aurkezten
diegu Paz de Ziganda Ikastolako ikasle guztiei.
- Iragarkiak 30 eta 50 segundu bitartekoak izan behar dira.
- Elkarrizketatxo bat eta eslogan bat izan behar dute.
- Elkarrizketa bi pertsonen artekoa izango da eta eslogana bietako batek edo hirugarren pertsona batek irakur dezake. Beraz, gehienez 3 pertsonako taldeak aurkeztuko dira.
- Euskal musikaz lagundutako iragarkia izango da. Iragarkia musikaz hasi eta musikaz bukatuz.
- Iragarkiak grabatzeko Audacity programa erabil dezakezue edo ikastolako irratian grabatu ditzakezue. Ikastolako irratiko ordutegia astearteetan eta ostegunetan 14.00etatik 14.30etara izango da, aldez aurretik irrati arduradunarekin ordua hitzartuz.
- Gelatik grabaketa egitera irten ahal izateko, DBH edo batxilergoan tutoreen baimena behar da, gehienez 10 minutuko lana izango delarik kontutan hartuz.
- Iragarkiak irratia@pdzikastola.net helbidera bidaliko dira azaroaren 26a baino lehen.
- Iragarkiak asteroko irratsaioetan aurkeztuko dira eta zigandaleihotik blogean zintzilikatuko dira, baita facebookean ere.
- Entzulegoaren bozketa bidez, iragarki irabazlea aukeratuko da. Bozketa azaroaren 30etik abenduaren 3a bitartean zigandaleihotik blogean egin ahal izango da.
- Talde irabazleak irrati teknikari ikastaroa jasoko du eta irratsaio bat gutxienez grabatzeko aukera izango du.
IRAGARKI EREDUAK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina