Atzo, Paz de Ziganda ikastolako abesbatzak kontzertu bat eman zuen Zuzur Nagusiko Kultur Etxean goizeko 12:00etan. Gure ikasleez gain, Erreniega Abesbatzak eta Gure Abestiak Abesbatzak ere, parte hartu zuten. Kultur Etxeko auditorioa jendez gainezka zegoen. Abesbatza bakoitzak 4-5 abesti abestu ondoren, denek batera Agur Jaunak abestu zuten. Gure ikasleek primeran egin zuten eta txalo zaparrada handia jaso zuten abesti bakoitza amaitzerakoan.
Abesbatzaren hurrengo kontzertua abenduaren 16an, 20:45ean Jesuitetan izango da. Denak gonbidatuak zaudete!
![]() |
Erreniega Abesbatza |
![]() |
Gure Abesbtiak Abesbatza |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina