2013(e)ko apirilaren 24(a), asteazkena

BIDE HEZKUNTZA

Atzo LH2ko ikasleak bereziki pozik etorri ziren ikastolara euren txirrindula eta kaskoekin. Argazkietan ikus daitekeen bezala, zirkuito apartan bide hezkuntzako arauak ikasteko aukera izan zuten. Arriskuak ekiditzeko hartu beharreko hainbat neurrien garrantziaz jabetu ezezik, ederki pasatu zuten eguraldi zoragarria aprobetxatuz. Ikasitako guztia eguneroko bizitzan gauzatzen ahaleginduko dira orain.

iruzkinik ez: