Argitxoren ipuin lehiaketa | |
Aspaldiko ezaguna da Argitxo gure artean. Gure haurrek pertsonaia kuttun dute, eta arreta eta zirraraz jarraitzen dituzte, ipuinez ipuin, Argitxoren ibiliak eta balentriak. Datorren udazken-negurako abentura berriak prestatzen ari gara. Asmoa lau ipuin liburu argitaratzea da, baina berrikuntza handi batekin: lau horietatik bi asmatzea ikastoletako DBHko ikasleen esku jarri nahi dugu. |
|
Horretarako,
Argitxoren ipuin lehiaketa jarri dugu abian. Ikastoletako DBHko
ikasleek Argitxoren abentura berriak sortzea nahi dugu. Lehiaketak
epaimahai bat izango du, eta baita sari eder bana aukeratuko diren bi
ipuinak egingo dituzten ikasleen geletarako.
Lehiaketan parte hartzeko argibide guztiak laster izango dituzue zuen ikastolan, Hizpro-ko teknikarien eskutik.
Animatu, parte hartu, eta zorte on!
|
|
2014(e)ko otsailaren 6(a), osteguna
Argixoren ipuin lehiaketa
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina