2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena
Mendi talda Bardean, Argia ikastolarekin batera
Hemen dituzue atzoko argazkiak, 2104-02-09koak
Bardea Beltzean ibili ginen, Bardea diferente batean, berdeago eta oraindik basoak dituelako. Basurdeen, azerien, eta basakatuen oinatzak nonahi zeuden. Bi mendi igo genituen, Tripa Azul, Bardeako bigarren tontorrik handiena, eta La Estaca, gaztelu zaharrarekin. Bietan aldapa politak izan genituen, batez ere jaisteko, non asko eta asko farrezka egin zuten, batzuetan bildur pixka bat gordetzeko.
Argia ikastolak gainera Kike gidari profesionala jarri zuen buru eta azalpen baliagarriak eman zizkigun Bardea zer den ongi ulertzeko.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina