2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

Mendian Tuterako Argia ikastolarekin. Gorostieta-Aldatz.

Azkeneko irteera izan da hau aurten. Gorostietatik (Orokieta eta Saldias artean) eta Larraungo Aldatz herrira joan ginen 16 km eginez. Hasieran euri pixka bat, eta hotz punttu bat, eta bukaeran eguzkitsu xamar.
Aukeran izan genituen tontorrak (Beigañe, Ireber, Ernaitzu...) ez genituen egin, nahiz eta oso hurbil egon, lainoak kentzen zigulako bista ederren saria eta eman, berriz, galtzeko arriskua.
Benetan gomendagarria eguna pasatzeko Otsola izeneko tokia: iturri ederra, euntze edo larre zabalak, pago luzeak...
Erabakitzeko gelditzen da ea heldu den urtean berritzen dugun Argia eta Paz de Zigandaren arteko anaikidetza hau, benetan positiboa izan baita. Tribuen arteko liskartxoak izan badira ere, lagun on batzuk ere egin dira, eta Tuterako mendizale batzuk Batxilergoa Paz de Zigandan egiteko irrikitan daude.

iruzkinik ez: