2015(e)ko urtarrilaren 30(a), ostirala

Ongietorria Lycée Joseph Loth eskolako ikasleei gure ikastolan

Bretainiako Pontivytik datozkigun Batxilergoko 14 ikasle eta bi irakasleei harrera eginen diegu gaur ikastolan. Gure artean bost egun emango dituzte eta astearte gauean berriz itzuliko dira haien sorterrira. Iruñerrian dauden bitartean Ikastolako Batxilergoko 14 ikasleren etxeetan hartuko dute ostatu. Elkartruke honek bretoiek gure bizimodua eta kultura gertutik ezagutzea du helburu eta, bide batez, gaztelaniar hizkuntza ikasten ari diren ikasleak direnez, gaztelaniaz aritzeko parada izanen dute. Asteburua familiarekin egongo dira eta astelehen eta astearte goizean bi ateraldi izango dituzte gure ikastolako batxilergoko ikasleekin, bata Zangotzara eta bestea Iruñera. Iruñean bisita gidatua izanen dute eta gero Iparla elkartean goxoki bazkalduko dute. Astearte gauean, Atarrabiako Gaizpegi elkartean gurasoek eta ikastolak eskainiko dieten luntxaren ostean, ikasle eta irakasle bretoiak agurtuko ditugu. Gure ikasleek martxoan bisita itzuliko diete bost egunez, bi irakaslek lagundurik. Ez dugu zalantzarik gure ikasleentzat eta Bretainiatik datozenentzat bizipen polita eta aberasgarria izanen dela, horregatik elkartruke honek datozen urteetan jarraipena izanen duela espero dugu. KENAVO-AGUR

iruzkinik ez: