2015(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

MIKROIPUINEN LEHIAKETA ETA EÑAUT ELORRIETA

http://euskarakultur.org/eus/noticias/Kultura/39387


IX. Mikroipuinen lehiaketako epaimahaiak, urtero bezala, kontent ikusi du lehiaketa honen egonkortasuna Nafarroako euskarazko ikasleen artean, gorakada doan parte hartze zabala izan duelako aurten ere (1.200 ipuin jaso dira). Kontent hartu du, halaber, lehiaketa aurten ere Iparraldeko ikasleengana iritsi izana eta herrialde horren hainbat ale irakurri eta epaitu ahal izana.

Honako hauek dira, sail guztietan, aurtengo irabazleak:

 Bigarren Hezkuntzako sariduna Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolako Nahia Taberna Maceiraren “Non zaude maitia?” ipuina izan da , gaztetxoen eguneroko errealitatea modu kritiko eta aldi berean umoretsuan aztertzeko eta kontatzeko teknikak egoki erabiltzeko trebeziagatik.

 Bigarren Hezkuntzan,  Iruñeko Alaitz BHIko Nerea Peña Fernandezen “Betirako amodioa”, Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolako Edurne Aierdi Cosinen “Lapurra” eta Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolako Oier Etxarri Oterminen “Begietara ez” .

IX. Mikro-Ipuin Lehiaketaren epaimahaiko kideak:
Itziar Diez de Ultzurrun, Aingeru Epaltza, Inma Errea eta Toño Muro

Aste honetan gure ikastolan sari banaketa ekitaldia burutu zen Eñaut Elorrieta musikoaren partaidetzarekin. Hona hemen argazki batzuk:




iruzkinik ez: