2016(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

ERLAZIO TOXIKOAK IZENEKO LANAREKIN AURKEZTU DIRA IKASLEAK VACA PROIEKTUAN

Ekainaren 9an prentsaurrekoan aurkeztu zuten aurtengo VACA PROIEKTUKO ERAKUSKETA, bertan egon ziren ikastolako ikasleak bere lanaren zati bat aurkezten. Erakusketa ekainaren 10etik 30a bitartean egongo da irekia Uharteko Arte Garaikideo zentroan.

Paz de Ziganda Ikastolako DBH 4. mailako taldea Nerea Mendizabal irakaslearen laguntzaz ERLAZIO TOXIKOAK lanarekin aurkeztu da aurtengoan. Lanaren zati baterako Maite Churruca dantza irakaslearen eta ikastolako ikasle diren DBH 2ko dantzarien laguntza izan dute. 



                                 Paz de Ziganda ikastolako ikasle eta irakasleak D.B.H. 4 eta 2
Erlazio toxikoak
Isilarazi, urrundu, bortxatu, giltzapetu, gutxietsi, jo… Biolentzia mota ezberdinak definitzeko, gure hiztegian makina bat aditz ditugu. Bainan non hasten dira maitasun-gorroto erlazioetan elkarren arteko errespetu faltaren mugak gainditzen? Batetik, egunero gertatzen diren genero bortizkerien aurrean ikusle pasibo edo testigu hutsak izateari utzi eta ekintzaile aktiboak izateko helburuekin, indarkeri egoera hauetako batzuk dantza bidez irudikatu nahi izan ditugu.
Bestetik, gizartean erakusten zaizkigun emakume ereduei buruz eta iragarkietan saltzen dizkiguten edertasun kanonen inguruan ere aritu gara. Gaur egun, iragarkietan agertzen diren emakume modeloek, lanean hartu behar dituzten postura deseroso eta irrealak imitatu eta bizitzen dituzten sentsazioak nolakoak diren ulertzeko ahalegina egin dugu. Modelo hauen paperean jartzea ez da batere erraza izan, mutilak izanik, honelako poseak imitatzen aritu izanak gaizki ulertuak ekar ditzakelako. Konnotazio matxistak eta sexistez beterik dauden irudi hauek zalantzan jartzeko garaia iritsi da, azken finean errealitateko emakumeak iragarki hauek erakusten dituztenetatik oso urrun gaudelako eta beste eredu baten beharra sentitzen dugulako.
  1. aretoa eta atartea. Uharte Zentroa

19 ikastetxetako eta beste talde batzuetako irakasleak eta 720 ikasletik gora aritu dira parte hartzen VACA IVproiektuan –Uharteko Arte Garaikideko Zentroak arteen didaktikaren arloan gauzatzen duen berrikuntza pedagogikoko ekimena–, eta erakusketa ikusteko aukera ekainaren 10a eta 30a artean izango da.

VACA IV proiektua (Arte Garaikidea Ikaskuntza Prozesu bezala hedatzea) 2015-2016 ikasturtean gauzatu dute, eta laugarren edizio honen ezaugarria izan da irakasleen prestakuntza sustatzea, Iruñeko ILZren etaNafarroako Kutxa Fundazioaren laguntza eta babesari esker. Era berean, edizio honetan nabarmendu da artisten eta sortzaileen laguntza handitu dela, haien proiektuak garatu ahal izateko irakasleei eta ikasleei argibideak ematen esku hartu baitute.
Elkarlaneko lanaren ikuspegi batetik, ikastetxeetan eta prestakuntzako guneetan hilabete hauetan egin dituzten prozesuen zati bat dago ikusgai erakusketan.
Aurtengo berrikuntzetako bat izan da Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen presentzia handiagoa, eta hori islatu da aukeratutako gai askok izan duten orientazio sozialean; izan ere, besteak beste, gai hauek jorratu baitituzte: genero indarkeria, nortasuna eraikitzea, ikasteko prozesuak berak zalantzan jartzea, espazioan esku hartzea eta teknologiaren erabilera. Berariazko premiak dituzten taldeek ere bat egin dute proiektuarekin, hala nola baztertuak gelditzeko arriskuan dauden gazteek eta helduek, edo heziketa berezikoek.

iruzkinik ez: