2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena
AINGERU EPALTZA SARITU DUTE NAFARROAKO IKASTOLEK
Mikel Asiain eta Aingeru Epaltza, astearte iluntzean Iruñean. / NIE
«Ikastolei eskainitako babesarengatik eta euskal literaturaren alorrean egindako lanagatik» eman diote saria
Nafarroako Ikastolen Elkarteak urtero eman ohi duen saria Aingeru Epaltza idazle iruindarrak eskuratu du aurten, «euskal literaturari lotuta egin duen ibilbidea aitortu eta saritzeko helburuaz». NIEk, hain zuzen, alor ezberdinetako lagunak edo erakundeak saritzen ditu urtero, «bere izatearen garai ezberdinetan zehar ikastolen mugimenduari egindako ekarpenarengatik, arlo linguistikoan, zientifikoan, informatiboan edo/eta kulturalean».
Aingeru Epaltzaren kasuan, «ikastolei eskainitako babesa eta euskal literaturaren alorrean egindako lana» izan dira sarituak. Izan ere, Aingeru Epaltzaren literatur lanari esker, «haurrek, gazteek eta helduek idazle honen sorkuntzaz eta euskarazko historiaz gozatzeko aukera dute. Gainera, horiek guztiak era didaktikoan hurbiltzen dizkie gure ikasleei, bere sorkuntza-prozesuan zuzeneko sarbidea izateko posibilitatea emanez».
Aingeru Epaltza kazetaritzan aritu zen hainbat urtez, eta aspaldi honetan itzultzailea da Nafarroako Gobernuan, nahiz eta zenbait hedabiderekin kolaboratzen jarraitzen duen. Idazle gisa, genero gehienak landu ditu, baina nobelagintzan egin du eparpenik joriena. Kazetaritzan Rikardo Arregi saria jaso bazuen 1990 urtean, handik zazpira, 1997an, Euskadi Saria eman zioten 'Tigre ehizan' nobelagatik.
Saria astearte iluntzean jaso zuen Iruñean, NIEren egoitzak, hurrenez hurren Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari eta zuzendari diren Mikel Asiain eta Josu Reparazen eskutik.
http://www.diariovasco.com/
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina