K
ontzertu-ikuskizuna
Olympian
2017ko
otsailaren 27an aurkeztuko du Anne Etchegoyenek disko berria,
Compostelle,
du Pays Basque à Saint-Jacques,
Olympian
egingo den ekitaldi ikusgarri batean
Leku
ezin aproposagoa bere euskaltasuna aldarrikatzeko
Maite
du Euskal Herria Anne Etchegoyenek; maite ditu haren usain gozoak,
haren zipriztinak, paisaien berezko dotorezia, zeina bere
aingeru-ahots gozo eta, aldi berean, sendo horrekin gogotsu erakusten
digun.
Hemen
dugu berriro Anne, besapean disko berri bat dakarrela (Compostelle,
du Pays Basque Anne à Saint-Jacques),
aurrekoa (Les
voix basques)
plazaratu eta hiru urtera. Oihartzun izugarria izan zuen disko hark:
80.000 ale inguru saldu ziren, bira arrakastatsua egin zuen
kantariak, milioi bat bisitalditik gora izan zituen diskoaren
webguneak (Hegoak)… Olympia aretoan aurkeztuko du Annek disko
berria, non bere euskal jatorria eta Donejakue bideak eragin zizkion
gogoetak nahastu dituen.
Jérôme
Levatois, Lacho Jimenez eta Albert Eyheramendi gitarra-jotzaileak
izango ditu alboan Annek emanaldi berezi horretan, bai eta disko
horretan esku hartu duten zenbait gonbidatu ere, Euskal Herriaren
iparraldeko eta hegoaldeko zenbait artista: musikariak, kantariak eta
dantzariak.
Honako
hauek:
-
Le chœur des VOIX BASQUES (Euskal ahotsen abesbatza): zortzi kantari, guztiak ere ahots bero eta sendokoak. Lehen diskorako 2013an sortutako Voix Basques proiektua (Euskal ahotsak) du oinarri taldeak (gizonezkoz osatutako abesbatza, emakume baten ahotsa, Anne Etchegoyenena, gidari duela). Kontzertu ugari eman ditu talde horrek Frantzian eta Espainian 2013tik hona, eta gehienetan bete egin ditu aretoak.
-
Dantza modernoko Aukeran taldea: 1997an sortu zuen talde hori Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoak. Donostiakoa da taldea, zeinak Anne Etchegoyenek ikuskizunerako prestatutako koreografiak dantzatuko baititu. Ekoizpen eta bira ugari egin ditu taldeak 1997tik hona, eta garapen handia izan du. Dantza tradizionala eta garaikidea nahasten ditu koreografiak, eta maiz urratzen, moteltzen eta desegiten ditu musika eta dantza tradizionalen arauak.
-
Iruñeko Paz de Ziganda ikastolako haurren abesbatza, ikastola horretako ikaslez osatua. Bederatzi eta 18 urte bitartekoak dira abeslariak, guztiak ere musika koralaren zale amorratuak. Besteak beste, Madrilgo San Ignazio elizan abestu du taldeak, eta Nafarroako Barañain herriko auditorioan, Lyongo Saint-Marc abesbatzak Espainian egin zuen biran (“Les choristes”). Horrez gain, Josu Elberdinen Magnificat lana ere kantatu du, beste zenbait talderekin batera. 2015ean argitaratu zuen haur-abesbatza horrek lehen diskoa.
-
Patxi GARAT: (Euskal Herria, 1981), musikaria eta konpositorea. Bi disko argitaratu ditu (S’embrasser, 2007; Amour Carabin, 2010); artista ugarirekin egin du lan, besteak beste, Louaneren Chambre 12 obran; eta abesti ugari konposatu ditu Jour 1 lanerako. Anneren diskorako ere egin du lan azkenaldi honetan, eta Voix basques diskoan ere jardun zuen. Aktorea ere bada, eta Troupe à Palmade taldeko kide 2012tik.
-
Jose et Jonathan Pisa: hamaika urte zituela eman zuen lehen kontzertua Jose Pisak, Buenos Airesen, 10.000 entzuleren aurrean. “Flamenkoaren Mozart” du goitizena. Musikaria eta konpositorea da, eta 17 urte zituela Parisko kontserbatorioko lehen saria eman zioten; hurrengo urtean, berriz, bira oso arrakastatsua egin zuen Japonian. Zenbait artista ezagunekin jo izan du, besteak beste, Georges Moustaki, Nina Hagen, Serge Lama, Enrico Macias eta Ray Charlesekin.
Haren seme Jonathani,
berriz, “ijito-musika berriaren printzea” deitzen diote. Izan
ere, flamenkoa, latinoa, funka eta ragga nahasten dituen musika-mota
horren berritzaile nagusietakoa da.
-
Xabier Vesga Elizalde: goi-mailako txistu-ikasketak egin zituen Donostiako kontserbatorioan. Nota bikaina eta ohorezko aipamena jaso zituen ikasketa-zikloa amaitzean. 2002an, hirugarren saria eman zioten Euskal Herriko txistulari-txapelketan; 2003az geroztik, Errenteriako Udal Orkestraren zuzendaria da, eta musika-irakaslea herri horretako Orereta ikastolan.
-
Aitor BELTRAN eta Ander BARRENETXEA: Hernaniko musika-eskolan ikasi zuten txalaparta. Juan Mari Beltrán maisua eta euskal musikari ezaguna izan zuten irakasle. Beltranen azken proiektu musikalean, Hots larretan lanean, esku hartu zuen bikoteak.
-
Jean-Baptise ROBERT eta ALAIN SELVA: bost musikarik eta kantarik osatzen duten Txanbelatxoan taldea sortu zuten, eta mailarik gorenera eraman dute Zuberoako musika-instrumentu zoragarri horren soinua, bitxiki aizuna eta kantutik oso hurbila.
Euskal
Herri osoko artistak, iparraldekoak eta hegoaldekoak. Ikuskizun
aparta, tradizioaren eta modernitatearen nahasketa zolia.
Kontzertuaren
iragarkia, hemen:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina