2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

SOS RACISMO-JIRA BIRA TALDEA

Familia agurgarriak: Jira Bira taldetik, beste behin, zuekin harremanetan jartzen gara gure proiektu berriaz informazioa helarazteko, eta honen jarri dugun itxaropena zuekin konpartitzeko. Beste behin ere elkartasuna da gure helburua, gure seme alabei, etxean hasita, halako baloreak transmititu behar dugula pentsatzen baitugu. ZERTAZ DATZA? Datorren martxoan, San Fermin Ikastolarekin batera, elikagaik Grezia aldera bidali nahi dugu SOS RACISMO GKEaren eskutik. Horretarako IKASTOLA OSATZEN DUGUN TALDE GUZTION PARTEHARTZEA ETA INPLIKAZIOA ezinbestekoa jotzen dugu. ZAIN ZAITUGU!!!!!!! ZER BEHARKO DUGU? 0,60 x 0,40 x 0,40 Kartoizko kutxak; palet europarrak; eskorga jasotzaile bat; eta gidari bat horrekin aritzeko. Bilketa egunetarako boluntario batzuk beharko ditugu ekimen ezberdinak aurrera eraman ahal izateko: lokalera jakiak garraiatzeko; kutxak mugitzeko; enbalajea… EDOZEIN HORIETAKO ZEREGIREN BATEKIN LAGUNGU AHAL BADUZU, jar zaitez, mesedez, harremanetan gurekin honako helbide honetan: jirabira@pdzikastola.net Egun gutxi barru informazio gehiago helaraziko dizuegu bilketa egunak zeintzuk izango diren, zer motako produktuak jasoko diren edota diru donazioak non egin ahalko diren jakinarazteko. Zalantzarik gabe, esperientzia oso aberasgarria izan daiteke guretzat, helduontzat, baina bereziki gure seme-alabentzat gure esku dauden ekimen txiki batzuekin gizartea aldatu daitekeela adierazteko.

iruzkinik ez: