2017(e)ko urriaren 25(a), asteazkena

EUSKARA IBILTARIA ERAKUSKETA

Urriaren 25en Batxillergoko ikasleak Euskaltzaindiak antolatutako Euskara Ibiltaria erakusketan izan ziren Parlamentuan. Hitzaldi batean Euskaltzaindiak 80. hamarkadan abian jarri zuen Hizkuntza Atlasa egitasmoaren berri izan zuten eta lan hori gauzatzeko jarraitutako metodologia azaldu zitzaien, Honela, erakusketa osatzen duten informazio-panelak eta materialari zentzu osoa emateko parada izan zuten ikasleek. Azkenik, nafarreraren inguruan jakimina piztu nahi izan zuten hizlariek, nafarroan jada galduak diren bi aldaera garaiz bildu zirela eta guztieon eskura daudela adieraziz. Probetxuzko irteera benetan!

iruzkinik ez: