2017(e)ko abenduaren 21(a), osteguna

MIRENTXU PURROY KAZETARIA ETA ZINEMAGILEARI, NIE Saria 2017

BERRIA Mirentxu Purroy kazetariak NIE Saria jaso du, zeinarekin kazetaria eta film zuzendari eta gidoilari lez izandako ibilbidea aitortu nahi izan baitzaio. Mirentxu Purroyri NIE SARIA eman zaio, pertsonen askatasuna bilatuz, informaziorako eskubidea bultzatzen laguntzeagatik, euskararen eta euskal kulturaren sustapenean laguntzeagatik eta Nafarroako ikastolei "Denboraren gibelean" filma emateagatik. Saria Mikel Asiainek eta Josu Reparazek eman diote, Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak eta zuzendariak, hurrenez hurren. Ekitaldian Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria Maria Solana, eta Euskarabideako zuzendarikudeatzailea Mikel Arregi izan dira, baita Carlos Garaikotxea ere; halaber, Mirentxu Purroyren familia eta lagunak;, baita Nafarroako Ikastolen ordezkaritza ere. Ekitaldian zehar, Paz de Ziganda Ikastolako abesbatzaren partaide batzuk bi obra interpretatu dituzte: Haurtxo polita eta Gabon Gaua. Gainera, ikastolako bi ikaslek aurreskua dantzatu diote Mirentxu Purroyri.

iruzkinik ez: