Ikastolak Italiako Foligno (Perugia) herrian kokatua dagoen eskola batekin (http://www.icbelfiorefoligno.it/) Erasmus+ proiektu berri bat abian jarri du izenburu honekin: “Music at School for Social Inclusion and Culture” Proiektu interkultural honetan gure ikasleek euskal kultura Italian ezagutarazi behar dute eta, aldi berean, italiako eskolarena ezagutu. Horretarako kantatu, dantzatu eta kazetari lanak egin beharko dituzte. Gure ikasleek martxoaren 30ean Italiara bidaiatuko dute (DBH 2-3-4 eta batx-eko 30 ikasle eta 3 irakasle).
Bidaia eta proiektuaren berri izateko:
https://pdzfoligno.blogspot.com/
Bidai on!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina