Urriaren 18an, Noaingo “Zentzumenen parkera” joan ginen LH 3.mailakoak. Bertan, gure 5 zentzumenak martxan jarri genituen berriz ere. Ikastolan lanean ari garen gaiarekin erabat murgiltzeko aukera paregabea izan genuen. Batetik, baratzeko produktuak dastatu genituen. Bestetik, landare eta loreen usainez gozatu; zuhaitzetako azal leun eta lakatzak ukitu, errekaren eta bertako animalien soinuak entzun eta nola ez, bertako paisaia ederraz maitemindu ginen. Oso gustura egon ginen, goiza motz egin zitzaigun baina ederki ikasi eta bizitu genituen gure zentzumenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
OHARRA: Zure iruzkina argitaratzeko Paz de Ziganda Ikastolako Blogaren kudeatzailearen baimena beharko du.
CONDICIONES: Para visualizar tu comentario, este deberá ser moderado por el administrador del Blog.