Txaro
Saenz Lazkano es la nueva cara en las oficinas de ikastola. Trabaja sin
descanso junto a Ángel Apezetxea para
sacar el mayor rendimiento posible a los números de la ikastola. En las siguientes líneas nos hace una breve
descripción sobre sí misma.
Txaro Saenz Lazkano, leitzarra, edo batzuek esaten duen bezala, leitzarro. Leitzan bizi naiz ezkondu nitzen ezkeroztik, nahiz eta nere ikasle denboretan Iruñean, Bartzelonan eta Madrilen izan nintzen.
Bederatzi senide gara, eta horrek asko markatzen du. Niretzat, behintzat, sekulako zortea izan da horrelako familia edukitzea. Honen ordez, alaba bat bakarrik daukat. Bitzitzaren gauzak. Primerako neska!
Nire zaletasun haundienak Leitzalarrera joan, otorduak lagun, familia edo lankiden artean disfrutatu, bidaiatu, denbora aprobetxatu honetan edo hartan. Lehenago oso gaupasera nnitzen, bainan aspaldian utzi egin nituen afizio horiek. Gaur egun, gehiago disfrutatzen dut solasean mahia baten inguruan. Adina izanen da?
Madrilen unibersitatea bukatu eta herrira itzuli nintzen. Ez neukan gogo gehiegi han lana bilatzeko. Laboralki, formakuntza enpresa baten hasi nintzen, irakasle eta zuzendari lanak egin nituen. Handik enpresa publikora, enpresa berriak sortzeko lan eginez, aholkularitzako teknikari eta zuzendari bezala. 12 urte pasa eta gero, sektore industrialera eta energia berriztagarrietako arloan ibili nintzen, proiektu desberdinak garatzen. Nire kabuz, aholkularitza munduan ari nintzen ikastolako administrazio buruko lan postua prentsan azaldu zenean. Momentu hartan, ez nuen nere burua oso gustora ikusten aholkularitza munduan, beraz, aukera polit bat iruditu zitzaidan, ikastola proiektuan parte hartzeko.
Oso oso pozik nago ikastolan. Denbora asko pasatu izan banu bezala sentitzen naiz. Primerako ongi etorria egin didate, ikastolako lankideek, irakasleek, eta ezagutu ditudan gurasoek. Esku zabalekin hartu naute baita ere beste ikastoletako arduradun eta profesionalek eta baita ere NIEko taldeak. Eta zer esanik ez bulegoan ari diren guztiek eta ikastolako juntakideek.
Ikastolan lana egitea oso oso atsegina da. Ikasleak, irakasleak, monitoreak talde alaiak, mugituak, dizdiratsuak, urduriak… dira. Klasetik aparte, beti badago zerbait, txapelketak, bisitak, ariketa osagarriak.
Leku gutzietan bezala, baditugo baita ere gure erronkak. Krisia eta murrizketak direla, konpetentzia, konpetitibitatea, heziketa proiektu hoberenera iristea, teknologi berriak, euskara indartzeko oztopoak, lankiden satisfazio pertsonal eta profesionala, gurasoen kezkak, …
Zertan ari naiz, momentu honetan? Nere helburua da, lehenbailehen, eguneratzea. Auditore eta kontu ikuskariekin lan egiten ari gara gure egoera ekonomikoa garden azaltzeko. Horrek, gaur egun, paperen artean egotera behartzen nau. Auditoreak sufritzen dituenak, jakinen du, zer den hori. Txantxak aparte utzita, neretzat oso baliagarria izaten ari da. Horrela, nahitaez, ikasten ari naiz ikastolaren dinamika finantzarioa. Egin den eta ikastolan egiten den lan on guzti hori aprobetxatu behar dugu.
Gaurko baliabide ekonomikoak ongi kudeatzen batetik, beste proiektu berriak garatzea baimentzen diguten baliabide berriak lortzen saiatuko gara; betiko arazoak konpontzeko formula desberdinak bilatzea, lan barneko prozesuak hobetzea; eta hau guzti hau taldean lan eginez.
Jendearen ondoan eta jendearekin lan egitea gustatu zait beti.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina