Txaro
Saenz Lazkano ikastolako bulegoko aurpegi berria da, eta Angel Apezetxearekin
batera tinko ari da ikastolako zenbakiei etekinik handiena ateratzeko. Bere
buruaren berri ematen digu ondoko informazioan.
Txaro
Saenz Lazkano, leitzarra, edo batzuek esaten duen bezala, leitzarro. Leitzan
bizi naiz ezkondu nitzen ezkeroztik, nahiz eta nere ikasle denboretan Iruñean,
Bartzelonan eta Madrilen izan nintzen.
Bederatzi
senide gara, eta horrek asko markatzen du. Niretzat, behintzat, sekulako zortea
izan da horrelako familia edukitzea. Honen ordez, alaba bat bakarrik daukat.
Bitzitzaren gauzak. Primerako neska!
Nire
zaletasun haundienak Leitzalarrera joan, otorduak lagun, familia edo lankiden
artean disfrutatu, bidaiatu, denbora
aprobetxatu honetan edo hartan. Lehenago oso gaupasera nnitzen, bainan
aspaldian utzi egin nituen afizio horiek. Gaur egun, gehiago disfrutatzen dut
solasean mahia baten inguruan. Adina izanen da?
Madrilen
unibersitatea bukatu eta herrira itzuli nintzen. Ez neukan gogo gehiegi han
lana bilatzeko. Laboralki, formakuntza enpresa baten hasi nintzen, irakasle eta
zuzendari lanak egin nituen. Handik enpresa publikora, enpresa berriak sortzeko lan eginez, aholkularitzako
teknikari eta zuzendari bezala. 12 urte pasa eta gero, sektore industrialera eta energia
berriztagarrietako arloan ibili nintzen, proiektu desberdinak garatzen. Nire
kabuz, aholkularitza munduan ari nintzen ikastolako administrazio buruko lan
postua prentsan azaldu zenean. Momentu hartan, ez nuen nere burua oso gustora
ikusten aholkularitza munduan, beraz, aukera polit bat iruditu zitzaidan,
ikastola proiektuan parte hartzeko.
Oso
oso pozik nago ikastolan. Denbora asko pasatu
izan banu bezala sentitzen naiz. Primerako ongi etorria egin didate,
ikastolako lankideek, irakasleek, eta ezagutu ditudan gurasoek. Esku zabalekin
hartu naute baita ere beste ikastoletako arduradun eta profesionalek eta baita
ere NIEko taldeak. Eta zer esanik ez bulegoan ari diren guztiek eta ikastolako
juntakideek.
Ikastolan
lana egitea oso oso atsegina da. Ikasleak, irakasleak, monitoreak talde alaiak,
mugituak, dizdiratsuak, urduriak… dira.
Klasetik aparte, beti badago zerbait, txapelketak, bisitak, ariketa osagarriak.
Leku
gutzietan bezala, baditugo baita ere gure erronkak. Krisia eta murrizketak
direla, konpetentzia, konpetitibitatea, heziketa proiektu hoberenera iristea,
teknologi berriak, euskara indartzeko oztopoak, lankiden satisfazio pertsonal
eta profesionala, gurasoen kezkak, …
Zertan
ari naiz, momentu honetan? Nere helburua da, lehenbailehen, eguneratzea.
Auditore eta kontu ikuskariekin lan egiten ari gara gure egoera ekonomikoa
garden azaltzeko. Horrek, gaur egun, paperen artean egotera behartzen nau.
Auditoreak sufritzen dituenak, jakinen du, zer den hori. Txantxak aparte
utzita, neretzat oso baliagarria izaten ari da. Horrela, nahitaez, ikasten ari
naiz ikastolaren dinamika finantzarioa. Egin den eta ikastolan egiten den lan
on guzti hori aprobetxatu behar dugu.
Gaurko
baliabide ekonomikoak ongi kudeatzen batetik, beste proiektu berriak garatzea
baimentzen diguten baliabide berriak lortzen saiatuko gara; betiko arazoak
konpontzeko formula desberdinak bilatzea, lan barneko prozesuak hobetzea; eta hau guzti hau taldean lan eginez.
Jendearen
ondoan eta jendearekin lan egitea gustatu zait beti.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina