
NAFARROA OINEZEKO “EUSKAL ODOLKIA”
Dena teknologia eta plastikako egun arrunt batez hasi zen; ikastolen arteko proiektu berri batekin. Nafarroa Oinezean saldu eta bertako produktuak bilduko zituen objetu baten bila genbiltzan.
Taldean jarri ginen momentutik nota altua ateratzeko asmoarekin ideiak botatzen hasi ginen. CREA-Sormen programaren bitartez ikasi genituen sormena bultzatzeko hainbat tresna (brainstorming, 6 & 6, boxes, hautapen parrila...). Hainbat lan eginik, odolkia aukeratu genuen; momentu hartatik lanean jo ta ke hasi ginen...
1. materiala lortu (oihala, soka, kremaiera...).
2. oihala moztu eta josi.
3. hizki iturri mota hautatu eta egin.
4. dena batu.
Dena bukatzean, gure maketa aurrera eramaten hasi ginen. Power point bat eginez gure proiektuaren aurkezpena borobildu genuen. Ikastolak DBH 2. mailako lan guztiak kalifikatzeko epaimahaia antolatu zuen, eta non gure sorpresa... gure lana hautatu zuten beste talde baten lanarekin batera.
Bi egun igarota ikastolen elkartera joan ginen eta bertan gure bi proiektuak aurkeztu genituen beste hiru ikastoletako sei proektuekin batera.
Hurrengo egunean NAFARROAKO TXAPELDUNAK ginela esan ziguten. Oso ongi hartu genuen emandako berria. Denak primerako egun bat pasa genuen, “ZORIONAK” hitza askotan entzun genuen.
Benetan egun zoragarria igaro genuen.
“MILA ESKER LAGUNDU IZAN GAITUZUENEI,
EZ GENUELAKO USTE GORAINO IGOKO GINELA”
EGILEAK:
Jon Mikeo Ezkurdia.
Izaskun Herrera Diago.
Eider Arbizu Fernandez.
Lorea Eslava Zuasti.
4 iruzkin:
ZORIONAK!! ASKO POZTEN NAIZ ZUEN SARI HONETAZ. IZASKUN SALAZAR
nERI BAITA ERE GUSTATU ZAIT EUSKAL TXOIXUE NAHIKO PROYEKTU ORIGINALA IRUDITU ZAIT.
bAIA TXORIXU POLITA PENA DA OINEZEAN EZ SALTZEA.
bAIA TXORIXU POLITA PENA DA OINEZEAN EZ SALTZEA.
Argitaratu iruzkina