Ikastolen Elkarteak IKASYS proiektuaren aurkezpena egin berri du.
Proiektua teknologia berrien ezarpena du helburu. Ikasle bakoitzak, gelan bertan, bere portatila izango du eta WIFFI sistemaren bitartez internetera konektatua egongo da. Horretaz gain milaka ariketa diseinatu dira jadanik arlo ezberdinak lantzeko. Etorkizun hurbilean ikasleak informatika gelara joan beharrean "informatika gela" ikasleengana joanen da.
Gipuzkoako zenbait ikastolen ipiniko da martxan lehenengo fase honetan eta unibertsitateko adituek sistemaren eraginkortasuna neurtuko dute.
Egoera sinpleetatik abiatuz, ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. Proiektuko jardueren bidez, ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina