Atzo eguerdian Leitzako Zinema bete zen II Mikro Ipuinen Lehiaketaren Sariak emateko burutu zen ekitaldian. Euskara Kultur Elkargoa eta Pamiela Argitaletxeak Udalbideren laguntzarekin, antolatzen duten ekimen honetan, Kirmen Uribe Idazlearen bisita eta bere olerki errezitaldia zen irabazlearen ikastetxerako saria, aurten Leitzako Institutuan DBHko 2. maila ikasten duen Mikel Onsalo Lezea Aresoarra.
Sariak emateaz gain, haien testuak irakurri zituzten irabazleek eta musika pieza bi osatu zuten ekitaldiaren egitaraua, institutuko ikasle taldeen eskutik.
Goiko argazkian, saridunak Kirmen Uribe idazlearen ondoan. Ezkerretik eskuinera, Judit Saizar, Patricia Vicente, Mikel Onsalo, Kirmen Uribe, Javier Armijo, Ander Barandiaran, Ulises Domech eta Jon Barandiaran.
Beheko argazkian gure ikastolako Xabier Olaz bere mikro-ipuina irakurtzen eta Javier Armijo beste irabazleekin batera entzuten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina