Batekmila-euskal munduak erakusketan, euskal kultura eta nortasuna gaur egun hainbat pertsonek nola sentitzen duten azaltzen da. Horrez gain euskal kulturako hainbat eremutan eman diren aldaketak ikusteko aukera dago: bertsolaritza, antzerkia, dantza, etab.
Erakusketa hau ibiltaria da eta une honetan Gasteizen dago maiatzaren 31ra arte. Jende gazteak asko baloratu duena ,erakusketa, pantaila, ordenagailu eta mota ezberdinetako teknologia elkarreragilez osatuta dagoela da; modu honetan gazteei errezago egiten zaielarik beren eguneroko bizitzan erabiltzen dituzten tresnen bidez zenbait ideia barneratzea.
Ikusgai duzuen bideo hau, erakusketan ikusi daitekeen bideoetako bat da. Bertan,Ipar Euskal Herriko gazte batzuk Goiko Atlaseko (Maroko) beste batzuekin izandako esperientzia erakusten da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina