Zelako eguna pasa dugun Donostian. Ekintza pilo egiteko aukera izan dugu egun guztian zehar.
Goizean goiz, Txu-Txu Trenean bueltatxo bat eman dugu.
Gero, Zientziaren Kutxagunean egon gara esperimentuak egiten eta gauza berri asko ikasten. Bazkal orduan, hondartzara joan gara bainu bat hartzera. Apur bat freskatu ostean, bertan bazkaldu dugu.
Egun eder honekin bukatzeko, Aquariumera joan gara eta bertan, gure itsas munduan aurkitzen ditugun hainbat animalia ikusteko parada izan dugu. Batzuk, argazkian ikus daitekeen moduan, bitxiak, benetan.
Egia esan, oso ondo pasa dugu guztiok.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina