2009(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala

AINHOA ASIAIN AURTENGO MIKRO-IPUINEN LEHIAKETAREN IRABAZLE.





Aurtengo edizioan mikro-ipuinen lehiaketara aurkeztutako 1033 lanen artean, Ainhoa Asiain, D.B.H. 3-ko ikaslearen "Muxu aspertuak" izenburuko ipuinak jaso du lehen saria.Kurtso bereko ikaslea den Iñaki Leunda ere, lehen aukeraketa batean hautatutako zortzi finalisten artean geratu da, "Gu" lanarekin.

Ainhoaren lana saritzean ipuinak dituen balio literarioak eta, horien artean, literaturari erreferentzien eta figura literarioen erabilera, eta, batez ere, mikroipuinak idazteko teknika berezia oso modu egokian erabili duela hartu dute kontuan.Bestalde,ipuinak duen ukitu poetikoa eta ipuinak helarazten duen mezua bera zein mezua helarazteko erabilitako era esplizitua ez izatea ere izan dira kontuan hartutako beste ezaugarriak.




Aipamen honekin Ainhoa eta Iñaki zoriondu nahi ditu ikastolak eta baita lehiaketan parte hartu duzuen gainontzeko ikasleak ere. Zorionak guztioi beraz!

Egunkariko berria irakurri eta bertan ikusiko duzutenez, Ruper Ordorika abeslaria izango dugu laister gure artean sari banaketan eta kontzertu txiki bat eskeintzen. Hemen duzue bere abesti bat entzungai.

1 iruzkin:

Ainhoa erabiltzaileak esan du...

Zorionak Ainhoari, bere ipuina benetan landua, zentzu handikoa eta guztiz atsegina iruditu baitzaigu. Zorionak ere Blogean honen berri eman duenari, argazkia, testua eta musika, guztiak ezin hobeto biltzen duelako lehiaketa hau irabaztea zen garrantzitsua den.
Xuri eta Garbiñe