2009(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

DBH 1 MAILAKOAK ARAZURIKO ARAZTEGIAN









Otsailaren 4an goizeko 11etan autobusean Arazurira abiatu ginen uraren arazketa prozesua ikusteko asmoz.

Lehenengo burnizko zutabe batzuen artetik igarotzen zen ura eta bertan gelditzen ziren zikinkeri handienak, botilak, adarrak, kaxak e.a.

Ondoren urari olioa eta harea kentzen zioten sistema berezi batzuen bitartez. Jarraian lehenengo mailako dekantazio ontzietara pasatzen zuten ura eta bertan, ura baino dentsitate handiagoko materiak beherantz erortzen ziren.
Behean gelditutako hondakin hoiek hondoan zegoen tresna berezi batek kentzen zituen eta gainezka ateratzen zena likidoa besterik ez zen. Hala ere likido horrek tratamendu bat behar zuen, hain zuzen ere bakteriologikoa. Urari ponpa batzuen bitartez oxigenoa gehitzen zioten eta mikroorganismoek sustantzia kaltegarriak akabatzen zituzten, adibide gisan gernua. Azkenik bigarren mailako dekantazio ontzi batean mikroorganismo horiek kentzen zituzten aspiragailu antzeko zerbaitekin.
Bertatik ateratzen zen ura zuzenean Arga ibaira zihoan eta zikinkeriarekin ongarria (konpost) egiten zuten.

Usaina nazkagarria zen arren, esan beharra dago oso ongi pasa genuela.

DBH 1A mailako ikasleak.

iruzkinik ez: