2009(e)ko otsailaren 3(a), asteartea
Santa Ageda
Bihar, otsailak 4, Santa Ageda bezpera dela eta, ikastolako ikasle eta gurasoak Burlataruntz abiatuko gara.
EGITARAUA:
19:00: Ikastolako jantokian elkartuko gara txistorra pintxo bat hartzeko eta kantuak entsaiatzeko.
19:30: Ikastolatik atera eta Burlatako kaleetatik ibilbidea hasiko da:
1. Landazabal 2. Cofradías 3. Askas 4. Elizako plaza 5. Ikastolara itzuli
SAIATU BAKOITZAK BERE MAKILAKIN ETORTZEN, BATEZ ERE TXIKIENDAKO
Zorion etxe hontako denoi
agur egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ez ta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dugu gogoz.
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Deuna maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna,
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako iharduna. 1 2 3 EEUUPP!!!!!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina