2009(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2009

Badator apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta ohi bezala han eta hemen dantza ekitaldiak ugaritzen ari dira. Asteburu honetan eta hurrengoan izanen dira ospakizun nagusiak. Urtero dantzaren alorreko pertsona ezagun batek prestatzen du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Aurten Akram Khan, Ingalaterrako koreografoak prestatu du. Hona hemen:


Akram Khan-en mezua

Egun berezi hau Munduan gutako bakoitzak hitz egin dezakeen lengoaia bakarrari eskainia dago, gure gorputz eta arimen lengoaiari, gure arbasoen eta haurren lengoaiari eskainia.
Egun hau, noizbait zerbait erakutsi edo iradoki diguten jainko, guru eta adindunei eskainita dago. Noizbait mugiarazi gaituen abesti, bulkada eta istant bakoitzari eskainia.
Bere idoloa bezala mugitu nahi duen haur txiki horri eskainia dago egun hau. Eta "egin dezakezu" esaten dion amari. Egun hau haien iraganeko tradizioak egungo istorio edo etorkizuneko amets bilakatzen dituzten pertsonei dago eskainia haien sinesmen, kolore eta kultura dena delakoa delarik ere.
Egun hau Dantzari dago eskainia, bere dialekto begiradei. Dantzak adierazteko, eraldatzeko, batzeko eta gozarazteko duen ahalmenari eskainia dago egun hau.

iruzkinik ez: