2009(e)ko irailaren 14(a), astelehena

COLIN H. WILLIAMS IKERTZAILE SOZIOLINGUISTA IKASTOLAN IZANGO DA IRAILAREN 16AN

Colin H. Williams

Galesen jaio zen 1950ean. Cardiff Unibertsitateko Galeseko Eskolan Katedraduna da. Ikertzailea Soziolinguistikan aditua. 2000.urtean, Galeseko Hizkuntza Kontseiluko kide izendatu zuen Galeseko Batzar Nazionalak. Soziolinguistika eta Hizkuntza Plangintzari buruz liburuak eta artikuluak idatzi ditu.

Iruñeako Unibertsitate Publikoan "The joys and frustrations of language promotion" (Hizkuntzen promozioen poz eta frustrazioak) hitzaldia eskeiniko du irailaren 17an Udako Ikastaroen barruko "Euskararen presentzia eta erabilera unibertsitatean: elebitasunetik eleaniztasunera" ikastaroan.

Eleaniztasun proiektuaren bidea jarraitzen dugun ikastola izanik, ohore handia da Colin H. Williams ikertzaile soziolinguistak gure ikastetxea bisitatzea.

1 iruzkin:

Mikel Belasko erabiltzaileak esan du...

Oso ongi sarrera hau, twitt bat egiteko erabili dut. Inportantea da bloga eguneratua egotea. Bikain!