2009(e)ko irailaren 18(a), ostirala

EUSKARA ETA GALESAREN ARTEKO BERDINTASUNAK AZTERTZEKO PARADA COLI H.WILLIAMSEK IKASTOLARA EGINIKO BISITAN


Aukera paregabea eta atsegina izan zen pasa den irailaren 16an Coli H. Williams soziolinguista galesarekin ikastolan izan genuena. Ikastola erakusten genion bitartean Galesen elebitasunak duen bilakaerari buruz hitzegiteko aukera eta gure hizkuntz errealitatearekin konparatzeko parada izan genuen. DBHko ikasleek Coli elkarrizketatzeko aukera ere izan zuten,

Hizkuntz minorizatuak zabaldu ahal izateko, hizkuntza erabiliko dutenak behar dira, Colinek irailaren 17an Nafarroko Unibertsitate Publikoan emandako hitzaldian zionez. Galesa, euskara eta katalanak, gainontzeko hizkuntz minorizatuek bezala, etorkizun profesionalean hizkuntza ezartzen lortuko duten ikasle kualifikatuak behar dituzte. Horretarako, ezinbestekoa da unibertsitateek eskeintza sortzea hizkuntz minorizatuetan.

Oso gertu bizi dugu euskararen erabileraz kezkatuak gaudenok Colin Williamsen hausnarketa, bere hitzetan hizkuntz minoritarioen promozioan lan egitea ezin bestekoa da, nahiz eta batzuetan ez suertatu nahi bezain erraza, eta hortik datoz frustrazioak. Soziolinguistaren iritziz, ez da erraza errotuagoak dauden hizkuntza indartsuen artean igeri egitea, hare gutxiago babes instituzional handiagoa dutenen artean. Etorkizuna hezkuntza indartzean dago eta batez ere unibertsitate eskeintza hizkuntz minorizatuetan indartzean.

iruzkinik ez: