
Nafarroako Ikastolen Elkarteak haur eta gazteentzako urtero antolatzen dituen hauteskunde literarioen bozkatuenei sariak banatzeko ekitaldia egin zuen, ekainaren 16an, Paz de Ziganda Ikastolan.
Aurten, joan zen urtetan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezi bat egin nahi izan die. Horretarako Pello Salaberri artista nafarrari JUUL jardueraren berrirakurketa egin zezala eskatu zitzaion. Hala egin du margolari horrek eta pigmentu ezberdinez margotutako lan digitalizatua egin digu, NIEk saridunei banatu diena.
Gure artean idazle eta ilustratzaile ospetsuak izan genituen, besteak beste, Toti Martinez de Lezea eta Mª Asun landa. Euskal Herriko ikastoletako ikasleek euren liburu gustokoen alde bozkatu zuten eta irabazleek sari ederra jaso zuten, Peio Salaberriren litografia eta ikasle irakurleen goraipamena, zorionak guztiei!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina