2010(e)ko ekainaren 21(a), astelehena

IKASTOLAKO TRIKITIXA TALDEA NAFARROAKO TRIKITIXA EGUNEAN

Igandean Nafarroako Trikitixa Eguna ospatu zen Iruñeako alde zaharrean. Goizean goiz hainbat peñatan gosaldu ostean, Iruñeako kaleak trikitixa eta panderoen soinuez alaitu genituen. Gaztelu Plazan eskolako desberdinetako kideak elkartu eta gero, San Frantzisko plazaraino kalejiran joan ginen. Bertan bazkari herrikoia izan genuen eta ondoren dantzaldia.

Ikastolako Trikitixa Eskolako ikasle batzuk

iruzkinik ez: