2006(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

Aste bat Hondarribin



Paz de Zigandako 6.mailako ikasleak gara eta gure esperientzia polita kontatuko dizuegu.
Maiatzaren 8-tik 12-ra joan ginen Hondarribira, Gizpuzkoako kostaldean dagoen herri arrantzalea dena.
-Astelehenean irestean,lau monitore guri ongi etorria emateko zain zeuden:Arantza,Nerea,Saioa eta Xabi. Ongi etorria eman ondoren, gela arroxara joan ginen, hau da, tailer gelara. Han denak aurkeztu ginen, monitoreekin batera. Bazkaldu ondoren, Jaizkibel mendira joan ginen eta hango flora eta fauna, hau da hango ekosistema, ezagutu genuen.

Gauean berriz, gure festatxoa egin genuen,’’Kaxa erora’’ jolastuz.

-Astearte goizean, kaiara joan ginen itsasoa eta arrantza hobeto ezagutzera. Bi txandatan banatu ginen eta batzuk arrantza egiten zuten bitartean, besteak, itsasontzi batean buelta bat ematen zuten, ordu batekoa.

Arratsean, hondartzara joan ginen, nahiz eta hotz piskat egin. Hala ere, batzuk bainatu egin ziren. Gauean, berriz, joku batetara jolastu genuen: ’’Ikurrinara’’.
Ohera, haimaiketan puntuan joan ginen.

-Asteazkenean, Donostian pasa genuen eguna eta goizean ’’Miramon’’ zientzia parkera joan ginen. Arratsaldean, berriz, hango hondartza batetara joan ginen, Ondarretara. Hango ura oso hotza zegoen baino ez hainbeste, Hondarribiakoa bezala. Egun honetan ere gau jolasa egin genuen:’’Isatsa, pintza eta tizara’’ ohera ere hamaiketan joanez.

-Ostegunean, hondartzara joan ginen goizean eta ura oso hotza zegoen. Hala ere bainatu ginen. Arratsaldean padurak ikusi genituen Bidasoa ibaian txalupaz Iruneraino joan ginelarik. Bidaia hau, luzea eta aspergarria iruditu zitzaigun 6.mailako irakasle eta ikasleei. Gauak bukatzen zirenez, gauean diskoteka egin genuen hamarretatik hamaiketara gaubela eginez.

-Ostiralean jinkana egin genuen Hondarribin zehar eta horri esker, hango istorioa ikasi genuen. Arratsaldean, berriz, Hondarribitik litxarreriak erosi genituen. Azkenik, bazkaldu ondoren ikastolara itzuli ginen oroimen oso politekin.

Oharra: Oso ondo pasa genuen eta berriro itzuli egingo ginen Hondarribira. Lagunen artean ondo moldatu ginen, hiru taldeak eta bertako monitore jatorrekin ederki egon ginen. Eta oraintxe gaude hemen ikastolan horren oroimenean. Animatzen zaituztegu Hondarribiko kanpus horretara joatea eta ikusiko duzue ze alai etorriko zareten berriz joateko nahian.

Egileak: 6.mailako irakasle eta ikasle guztiak.

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Epa:
6.mailako ikasleak ondo pasa egingo zuten kanpus horretan''Aste bat Hondarribin''dioenez.Hara joango naiz eta espero dut oso ondo pasatzea!Eskerrikasko Paz de Ziganda ikastola oporretan nora joango naizen aukeratzeko!

Agur eta muxu
handi bat!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni kanpaldi horretara joan nintzen eta oso ondo pasatu nuen. Gurekin batera Ester, Patxi eta Mª Jesus etorri ziren eta ni ikasle bezala guri kanpaldi eder hartara eramatea eskertu nahi nieke.

Muxu handi eta potolo bat!!!!!!!!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ni oso ondo pasa nuen:arrantzan,jolasetan,hondartzan,miramonen,txalupan,gauak...