Ateraldiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ateraldiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

LH 2. mailakoak Erriberrin



[EUS] Azaroaren 22an, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako lagunak Erriberrira ateraldia
egin genuen, Erdi Aroko gaiarekin jarraituz. Goiz goizean elkartu ginen Iruñeko tren geltokian,
izan ere, trena 07:45ean hartu genuen. Bidaia polita izan genuen, eguna argitzen ikusi genuen,
tren barruan, goxo eta lagunekin hizketan gindoazen bitartean. 
Jakin bagenekien eguraldia ez genuela lagun izango, eta horrela izan zen; tren geltokian jaitsi,
eta berehala euria hasi, eta haize zakarra izan genuen egun osoan. 
Erriberriko polikiroldegia irekita izan genuen guretzat, eta horrela han, busti gabe, hamaiketakoa
eta bazkaria hartzeko eta jolasteko tartea izan genuen. 
Erriberriko jauregian ere bikain egon ginen, bisita egin ziguten gidek. Jauregi barnetik ibili ginen
eta biziki eskertu genuen egiten zuen hotza zela eta. Era berean, Karlos lll.aren garaian nola bizi
izan ziren primeran kontatu ziguten eta hainbat bitxikeria ezagutzeko aukera izan genuen. 









[CAS] Continuando con el tema de la Edad Media, el pasado 22 de noviembre hicimos una
salida en tren a Olite. Quedamos en la estación de tren muy temprano, ya que nuestro tren
salía a las 7.45. Tuvimos un viaje bonito, vimos amanecer, mientras disfrutamos de buena
compañía y un calor agradable. 
Ya sabíamos de antemano que el tiempo no nos iba a acompañar mucho, y así fue… fue
bajarnos del tren, y comenzó a llover sin parar, junto con un viento desagradable que nos
acompañó durante todo el dia.
Tuvimos la suerte de tener el polideportivo abierto para nosotros todo el dia, y alli pudimos
almorzar, comer y jugar sin mojarnos. 

También disfrutamos mucho de la visita al Palacio de Olite, nuestras guías, nos llevaron por la
parte interior del palacio, detalle que les agradecimos mucho visto el frio que hacia en la calle.
Además, nos contaron con todo detalle cómo vivieron en la época del rey navarro Carlos III,
junto con alguna extravagancia de aquel tiempo...

2019(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

ZUGARRAMURDI ETA URDAZUBI

[EUS] Urriak 11 LH6. mailakoek Zugarramurdi eta Urdazubira egin genuen egun guztiko
irteera. Goizean Sorginen Museoa bisitatu genuen, mitoak lantzen ari garenez, mitologia
ezagutzeko.
Eguerdian, aldiz, Urdazubira joan ginen. Han bazkaldu eta jolastu ginen, leizea ikusi bitartean.
Lurpeko urek zer eragin duten lur azpian bertan ikusi ahal izan genuen. Egun polita
eta interes handikoa izan zen guztiontzako.

[CAS] El 11 de octubre, los tres grupos de 6o realizamos una excursión a las cuevas de
Urdazubi y al museo de Zugarramurdi. A primera hora visitamos el Museo de las brujas
aprovechando que durante este trimestre estamos trabajando los mitos y así ahondar en la
mitología.
A media mañana, tomamos rumbo a Urdazubi. Allí comimos y jugamos mientras visitábamos
la cueva. Pudimos ver in situ la influencia que las aguas subterráneas tienen en la tierra. Fue
un día muy bonito y de gran interés para todos.




2019(e)ko urriaren 21(a), astelehena

LH 4koak "Baratze" baserri eskolan

Urriaren 14tik 16ra, LH 4. mailako ikasle eta irakasleok Baratze Baserri-Eskolara irteera burutu genuen. Baserri hau Bizkaian topatu dezakegu, Gautegiz-Arteagan dagoen Basetxetas auzunean eta Urdaibai Babeslekuaren barnean. Ingurune paregabea da, itsasadarretik eta hondartzatik hurbil, animali eta landare ezberdinez inguraturik egoteaz gainera. Howard Gardner-en Adimen Anitzen teorian oinarriturik, bai euskaraz eta baita ingelesez ere, hainbat ekintzatan parte hartu zuten gure ikasleek. Baserriko inguruetan, naturarekin zerikusia duten ekintzak egin zituzten, hots, baratzeko lanetan zein loregintzan trebatu, baita mendi ibilbide bat egin ere. Baserrian bertan, aldiz, animaliak ezagutzeko eta zaintzeko aukera izan zuten: zaldian ibili, animalia ezberdinak elikatu… Bestalde, eskulan ezberdinak burutu zituzten, hala nola, erleen argizariarekin eginiko kandelekin artelanak sortu zituzten eta sukaldaritzan duten trebezia madalenak eginez erakutsi zuten. Egunari amaiera emateko eta elkarbizitza ospatzeko, gauetan dantzaldi ederrak izan genituen.

Baratze baserri eskola LH4

2015(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

DBH 1 mailakoen ateraldiak





2014-ko Apirilak 29-an, DBH 1 mailakoak atera ginen ekintza batzuk egitera. DBH 1.A eta DBH 1.B gelakoak, piragua eta rokodromo egitera joan ginen, eta DBH 1.C gelakoak, menditik orientazioa egitera joan ziren. Piragua eta rokodromo artetik, piragua gustokoago izan dut, experientza berri eta polit bat izan zelako niretzat, aldiz, rokodromoa frogatua neukan eta ez zitzaidan hainbeste gustatu.
2014-ko Apirilak 30-ean, DBH 1.A eta DBH 1.B orientazioa menditik egitera joan ginen eta DBH 1.C piragua eta rokodromoa egitera joan ziren. Orientazioan, 4-ko taldeetan joan behar zen, eta gehien gustatu zitzaidana orientaziotik, ehiztariaren txabola izanzen, ez baitgenekien hor norbait bizitzen zen ala ez. Azkenean, mugikorraren linternarekin sartu ginen, eta xaguzarrak ikusi genituen eta beldur pixko bat pasa genuen, baina azkenean, baliza aurkitu genuen. Gutxien gustatu zitzaidana, zikintzea izan zen. 
Shelma Romero 
DBH 1Ako Ikaslea

2012(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

DBH 1 mailakoen ateraldia (2012/05/10-11)

Bai, egun zoragarriak elkarrekin pasatu ditugunak!!! Gustura ibili gara gure ingurunea gozatzen ,Arga ibaia piraguaz zeharkatzen, muga guztien gainetik Rocopolis menperatzen eta zer esanik Oltzaren baso barrenean
iparrotzaren laguntzaz gora eta behera ibiliz! Gure leloak dio bezala han ibili gara gogor eta gogoz!!!!
Xuri Puebla
DBH 1C taldeko tutorea

2009(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

SAN PEDRO MUSEOA





Asteazkenean, LH 1.mailako ikasleak, San Pedro museoan egon ginen. Han Iruñerrian dauden animaliak ezagutu genituen; beraien aztarnak eta soinuak. Oso interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen.
Baina ez pentsa ikasi bakarrik egin genuela....................
Jolasteko astia ere izan genuen!!!!!!!!!!!!
Zeinen ondo pasa genuela!


Argazki gehiago ikusi nahi badituzue hemen klikatu.

2009(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

DBH 1 MAILAKOAK ARAZURIKO ARAZTEGIAN









Otsailaren 4an goizeko 11etan autobusean Arazurira abiatu ginen uraren arazketa prozesua ikusteko asmoz.

Lehenengo burnizko zutabe batzuen artetik igarotzen zen ura eta bertan gelditzen ziren zikinkeri handienak, botilak, adarrak, kaxak e.a.

Ondoren urari olioa eta harea kentzen zioten sistema berezi batzuen bitartez. Jarraian lehenengo mailako dekantazio ontzietara pasatzen zuten ura eta bertan, ura baino dentsitate handiagoko materiak beherantz erortzen ziren.
Behean gelditutako hondakin hoiek hondoan zegoen tresna berezi batek kentzen zituen eta gainezka ateratzen zena likidoa besterik ez zen. Hala ere likido horrek tratamendu bat behar zuen, hain zuzen ere bakteriologikoa. Urari ponpa batzuen bitartez oxigenoa gehitzen zioten eta mikroorganismoek sustantzia kaltegarriak akabatzen zituzten, adibide gisan gernua. Azkenik bigarren mailako dekantazio ontzi batean mikroorganismo horiek kentzen zituzten aspiragailu antzeko zerbaitekin.
Bertatik ateratzen zen ura zuzenean Arga ibaira zihoan eta zikinkeriarekin ongarria (konpost) egiten zuten.

Usaina nazkagarria zen arren, esan beharra dago oso ongi pasa genuela.

DBH 1A mailako ikasleak.

2008(e)ko azaroaren 30(a), igandea

IKASPILOTA EGUNA

Aurreko asteko asteazken eta ostegunean, gorputz heziketan euskal pilotaren modalitate desberdinak landu ondoren, Axular eta Patxi Larraintzarreko ikastetxeekin Donibane igerilekuetan bildu ginen pilotan jolasteko.



Oso gustora aritu ginen pilotan jolasten eta lagun berriak egiten.





Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

2008(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

ERDI AROKO ZALDUNTXOAK...

Erdi Aroko gaiari amaiera emateko, LHko 2. mailakook Erriberrira joan gara egun pasa. Goiz goizetik Iruñeko tren geltokitik atera eta trenez bertaratu egin gara. Egun haizetsua izan da baina euririk egin ez duenez giro ederrean pasa dugu eguna.


2008(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

MENDUKILORA IRTEERA

6. mailako ikasleak Mendukiloko Leizera joan gara.



Bertara iristerako, aurtengo lehen elur malutek agurra ematen hasiak zeuden. Nola ez, guk eskularruak jarri ditugu eta hor aritu gara alezuriak batzuk besteei botatzen.


Hiru taldetan banatu eta batzuk ikus-entzunezko bat ikusten zeuden bitartean, besteak maketak eta leiza ikustera joan dira.



Baina... ze pena..... leiza bisitatzen ari ginela, elurra barra-barra ari zuen kanpoan. Beraz, traste guztiak hartu eta autobusetara igo gara. Paraje ederrak utzi ditugu gure atzean.

Hala ere, hurrengo batean bueltatuko gara, merezi du eta!

Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, klik egin hemen.

2008(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena

EGUNA PASA ARRAIOTZ ETA BERTIZEN



Ezkerrean, Arraiozen aurkitutako etxe nano bat. Euskal Herriko etxe zaharrenetariko bat omen da. Eskuinean berriz, benetakoa.




Elizondoko alkatea barruan ote??????? Udaletxeko maketa hemen paratu digute behintzat!





Hau bai dela naturarekin bat egitea! Hirian baino askoz hobeto arnastu genuen. Ez zegoen alderik!