EUSKARA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EUSKARA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

EUSKARAREN EGUNA




[EUS]  Ikastolan, azaroaren 29an, ekintzaz beteriko Euskararen Eguna ospatuko dugu. 
Dagoeneko, Euskarametroa martxan jarri dugu euskararen erabilera ikasleen artean sustatzeko. 




[CAS] El 29 de noviembre celebraremos en Ikastola  el Día Internacional del Euskara con diferentes actividades. 
Para fomentar el uso del euskara entre el alumnado hemos puesto en marcha la campaña del Euskarametroa.

2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

NAFARROAKO ONDAREA BERRESKURATZEN

Ikastolako ikasle batzuk, ondare ez-materialaren transmisiorako proiektu batean parte hartu dute. Horretarako, ekainean, bi abesti grabatu zituzten estudio batean, eta aurreko astean, Uranga Parkean, abestien bideoa grabatu dute, Porrotxen laguntzarekin. 

Euskokultur Fundazioak sustatutako proiektu honetan Nafarroa Garaiko beste 5 ikastetxek hartu dute parte:
Ribaforadako Eskolako A ereduko ikasleak, Aralar Musika eskola, Elizondoko abesbatza ttipia, San Frantzisko eskolako ikasleak eta Bortzirietako bertso eskolakoak. 


Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da ... ABENDUAN, IKUSTEKO IRRIKITAN GAUDE!!!
















2013(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

Batxilergoaren eraikineko lehenbiziko harria

Larunbatean, urtarrilaren 26an, batxilergoaren eraikineko lehenbiziko harri paratu genuen. Euripean, elurra mendietan, baina gogo handiz ekin genion hain garrantzitsua den obra honi.

Bideo honetan bilduak dituzue ekitaldiko irudiak.


2012(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

EUSKERAREN EGUNA Miranda de Argan


Miranda de Argak euskararen eguna ospatzeko antolatutako ekintzen artean  narrazio lehiaketan lortutako sarien banaketa aipatu nahi dugu.DBH 3. mailako ikasleak,Iñaki Ainciburuk lehengo saria lortu du.
Modu honetan Iñakiren idazteko zaletasuna saritua izan zen ,hala nola, 50 euro,2 sarrera Senda Viva bisitatzeko,3 sarrera La Morera dagoen boleran aritzeko eta nola ez Euskaltzaindairen liburu sorte eder bat eskuratu du!
ZORIONAK Iñaki!

2012(e)ko maiatzaren 30(a), asteazkena

Euskarazko narrazio laburren lehiaketaren sari banaketa

 


Atzo, maiatzaren 29an Bilboko Guggenheim Museoan, euskarazko narrazio laburren lehiaketaren sari banaketa izan zen. Harat ilusioz beteta jo genuen jakinda gure bi ikasle Itsasne Arangoa eta Kike Unzu, hain zuzuen ere, sarituak zeudela.Itsasne bigarren sarituen multzoan kokatu zen eta Kike,berriz,hirugarren multzoan.
Sarituek bere kirol poltsa,sosrpresaz beteta jaso ondoren han eman genuen ordu bata beste sarituekin solasean eta pintxo zoragarriak janez! Aupa! Heldu den ikasturtean lehenengo saria lortzea izanen dugu helmuga.Badakizue  lumari gogor eta gogoz eman!

2011(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

Literatura sarien banaketa



















Gaur gure hiru ikasle hauek Carlota Casajus, Linatxo Unzue eta Malen Eizagirrek Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Literatura Lehiaketan lortutako sariak jaso dituzte.
Carlotak eta Linatxok parte hartu dute Jose Maria Satrustegi etnologia lehiaketan beraien amatxi Linari egindako lanarekin eta lehen saria eskuratu dute. ZORIONAK!!!
Malenek,berriz, narrazioan bigarren saria lortu du narratzaile lanean dituen zaletasunak erakutsiz ZORIONAK!!!!