Jaialdiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jaialdiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko abenduaren 22(a), igandea

Olentzero eta Gabonetako jaialdia 2013

Azken eguna ikastolan 2013. urtean. Olentzeroren etorrera, dantzak, gaztainak...

Hona hemen bideoak...

Olentzerorekin Atarrabian




2013ko Gabonetako Jaialdia



Jaialdiaren bukaera: Euskaraz bizi naiz Paz de Zigandan

2012(e)ko abenduaren 23(a), igandea

2012ko Eguberrietako jaialdiko bideoak


Hemen daude 2012ko eguberrietako jaialdiko bideoak. Aurrerapen bezala hartu behar dituzue, goitik hartuak direlako, eta kalitate gutxikoak direlako.

Geroago kalitate handiko bideoak ere jarriko ditugu. Pazientzia!















2010(e)ko ekainaren 21(a), astelehena

IKASTOLAKO TRIKITIXA TALDEA NAFARROAKO TRIKITIXA EGUNEAN

Igandean Nafarroako Trikitixa Eguna ospatu zen Iruñeako alde zaharrean. Goizean goiz hainbat peñatan gosaldu ostean, Iruñeako kaleak trikitixa eta panderoen soinuez alaitu genituen. Gaztelu Plazan eskolako desberdinetako kideak elkartu eta gero, San Frantzisko plazaraino kalejiran joan ginen. Bertan bazkari herrikoia izan genuen eta ondoren dantzaldia.

Ikastolako Trikitixa Eskolako ikasle batzuk

2010(e)ko apirilaren 17(a), larunbata

AXERI-BODA ADIN GUZTIENTZAKO APROPOSA DEN IKUSKIZUN PAREGABEA

Paz de Ziganda eta San Fermin Ikastolen 40.urteurrena ospatzeko aukera paregabea izango dugu familia osoak Gayarre antzokian elkarturik eta Juan A ntonio Urbeltz antropologo eta folklore ikertzaile iruñarraren Axeri-Boda ikuskizuna disfrutatuz.

ZATOZ datorren apirilaren 24an eguerdiko 12etan Gaztelu Enparantzara, bertatik kalejiran Gayarre Antzokira joanen gara gure urtebetetzea ospatzera.



Axeri-Boda ikuskizunaren bideo erreportaia

Juan Antonio Urbeltzi Axeri-Boda ikuskizunari buruz elkarrizketa

Axeri-Bodaren atzetik dauden kondairak benetan interesgarriak dira (Oier Araolaza/Kezka Dantza Taldea)


Ikuskizunaren estrenaldiko a rrakasta


Axeri-boda


Udaberri nahiz uda beteko egunik distiratsuenetan, eguzki, euri eta laino txuri lasterkariz osatutako eguraldi aldakorreko egun horietan, inork irudika ditza keen ortzadarrik ederrenak sortzen dira: eguzkia ta euria, erromako zubia dio esaera zahar batek. Gertaera berezi horrek zerua betetzen duenean, Eurasiako atsotitz zaharren esanetan azeriek beren ezteiak ospatzen dituzte. Euri eta iguzki, azeriaren ezteiak, esaten dugu euskaraz. Kitsuné no yome-iri esaten dute japonieraz. Misterioz eta arriskuz betetako ezteiak nonbait, etxeko txikiek begiratu ezin zituztenak, azerien haserrea piztu nahi ez bazuten. Horregatik, haurrei ezer txarrik gerta ez zekien, esandakoa ez egiteak ekar zitzakeen ondorio arriskutsuez ohartarazten zituzten.
Aspaldiko metafora honen gainean, Europako kulturek irudimenezko azeri horiei buruzko ikuspegi desberdin eta bereziak proposatu dituzte. Axeri-Boda honetan gai honi buruz izan diren zenbait tradizio jaso ditugu, oraindik ere Gipuzkoako behe lurraldeetan, Beterri inguruan, hein batean mantentzen direnak; han, ibaiak hazita doazenean "azeriek" beren ezteirik alaienak ospatzen dituzten lekuan.
Okasio honetarako, eta Akira Kurosawak Konna yume wo mita, "Ametsak", filmeko lehen ipuinarekin Japonia eta Euskal Herriaren arteko zubi bat eraikitzeko ematen digun aukerak hunkituta, gure aspaldiko Axeri-dantzaren erritual indartsuaren omenaldia eskaini nahi izan diogu. euskal usadiozko jantzi eta dantzez bereziki atonduta.
Hemendik pixka batera, hau amaitzen denean, ikusleak berretsi ahal izango ditu, modu batera edo bestera, hemen laburki adierazitako iragarpenak. Bitartean, bihoaz nire eskerrik beroenak gogo biziz eta bete betean Axeri-boda berri hau argiz eta kolorez janzten lagundu diguten guztiei.

Juan A. Urbeltz

2010(e)ko otsailaren 7(a), igandea

SANTA AGEDA

Ostegunean, urtero bezala, Burlatako kaleetatik atera ginen Santa Ageda bezpera ospatzera. Ikastolan, trikitilari taldea, gaiteroak, abesbatza eta zenbait guraso eta langile elkartu ginen. Txistorra pintxo bat (edo batzuk) jan ondoren hantxe abiatu ginen kopla batzuk kantatzera.
Oraingo honetan ez dut argazkirik, baina hona hemen Mikel Belaskok, ikastolako gurasoak, youtuben txertatu duen bideoa.



(*) AINHOA SARRIGUREN irakasleak Musika blogan publikatutako berria.

2009(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2009

Badator apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta ohi bezala han eta hemen dantza ekitaldiak ugaritzen ari dira. Asteburu honetan eta hurrengoan izanen dira ospakizun nagusiak. Urtero dantzaren alorreko pertsona ezagun batek prestatzen du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Aurten Akram Khan, Ingalaterrako koreografoak prestatu du. Hona hemen:


Akram Khan-en mezua

Egun berezi hau Munduan gutako bakoitzak hitz egin dezakeen lengoaia bakarrari eskainia dago, gure gorputz eta arimen lengoaiari, gure arbasoen eta haurren lengoaiari eskainia.
Egun hau, noizbait zerbait erakutsi edo iradoki diguten jainko, guru eta adindunei eskainita dago. Noizbait mugiarazi gaituen abesti, bulkada eta istant bakoitzari eskainia.
Bere idoloa bezala mugitu nahi duen haur txiki horri eskainia dago egun hau. Eta "egin dezakezu" esaten dion amari. Egun hau haien iraganeko tradizioak egungo istorio edo etorkizuneko amets bilakatzen dituzten pertsonei dago eskainia haien sinesmen, kolore eta kultura dena delakoa delarik ere.
Egun hau Dantzari dago eskainia, bere dialekto begiradei. Dantzak adierazteko, eraldatzeko, batzeko eta gozarazteko duen ahalmenari eskainia dago egun hau.