DBH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
DBH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

Atarrabiako Udaleko lehiaketaren irabazleei, zorionak! / Zorionak a las ganadoras/es del concurso del Ayuntamiento de Villava




[EUS] Zorionak Atarrabiako Udaleko lehiaketaren irabazleei: Amaiur Valdivielso (DBH1), "Tratu onak" kontakizunagatik, eta Nerea Lechado, Iker Martinez eta Maider Melero, DBH2koak, tabakoaren aurkako kartelengatik. Banakako sariaz gain, beraiei esker 2021ean beren gelek, talde-sari bat izango dute. Gozatu, txapeldunak!!


[CAS]  Zorionak a las ganadoras/es del concurso del Ayuntamiento de Villava: Amaiur Valdivielso (DBH1) por su relato "Tratu onak" y a Nerea Lechado, Iker Martinez y Maider Melero de DBH2 por sus carteles contra el tabaco. Además del premio individual, gracias a ellos/as sus respectivas clases disfrutarán de un premio grupal en 2021 ¡¡Que lo disfrutéis txapeldunak!!


2020(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

HEZKIDETZA TAILERRAK / TALLERES DE COEDUCACIÓN

 


[CAS] A finales de noviembre el alumnado de 3º de ESO ha tenido tres sesiones sobre coeducación. En estos talleres se han abordado temas como la igualdad de género, la discriminación por sexo y la diversidad en la orientación sexual. Ha sido interesante poder reflexionar, compartir experiencias y creencias y debatir sobre todos estos temas.


[EUS] Azaroaren amaieran DBH 3. mailako ikasleek hezkidetzari buruzko hiru saio izan dituzte. Tailer horietan genero-berdintasuna, sexuagatiko diskriminazioa eta sexu-orientazioaren aniztasuna landu dira, besteak beste. Interesgarria izan da gogoeta egitea, esperientziak eta sinesmenak partekatzea eta gai horiei guztiei buruz eztabaidatzea.


2020(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

Relato del confinamiento 3

[ EUS] Memoriaren galera hein haundi batean kontakizunaren galerak dakar, idatzia ez dagoena denborarekin ahazten baita. Hortaz, gure DBHko ikasle guztiek,  beraien sormena erabiliz, konfinamenduaren bizipenak biltzen dituen kontakizuna egin dute. Dudarik gabe,  oroigarri xarmanta etorkizunerako!

[ GAZ] Parte de la pérdida de la memoria es por la pérdida del relato porque lo que no está escrito se olvida en el tiempo. Es por ello, que todos nuestros alumn@s de DBH utilizando su enorme capacidad creadora, han expresado mediante un relato las vivencias de su confinamiento. Un precioso recuerdo para el futuro!


Egilea - Autora: Vega Marcos

Relato del confinamiento 2

Egilea: Oihan San Sebastian DBH 1A

2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

"Relato del confinamiento"


[ EUS] Memoriaren galera hein haundi batean kontakizunaren galerak dakar, idatzia ez dagoena denborarekin ahazten baita. Hortaz, gure DBHko ikasle guztiek, beraien sormena erabiliz, konfinamenduaren bizipenak biltzen dituen kontakizuna egin dute. Dudarik gabe, oroigarri xarmanta etorkizunerako! Hona hemen DBH1 mailako Asier Rodriguez ikasleak egindako kontakizuna. [ GAZ] Parte de la pérdida de la memoria es por la pérdida del relato porque lo que no está escrito se olvida en el tiempo. Es por ello, que todos nuestros alumn@s de DBH utilizando su enorme capacidad creadora, han expresado mediante un relato las vivencias de su confinamiento. Un precioso recuerdo para el futuro! Asier Rodriguez, 1º de ESO nos relata como vive el confinamiento por medio de este trabajo de Lengua.  

2019(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

Aguxtin Alkhat eta Iban Urizar, Amorante, musikariak zuzenean / Los músicos Aguxtin Alkhat e Iban Urizar, Amorante, en directo

Aguxtin Alkhat

Dobro




[EUS] Abenduaren 4 eta 5ean, Aguxtin Alkhat eta Iban Urizar (Amorante) kantagileen bisitak izan genituen Ikastolan Hezkuntza Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak abian jarritako “Musikariak ikastetxeetan” programaren baitan. DBH 3. eta 4. mailako ikasleekin egin zituzten saioak. Horietan, zuzenean abestiak jotzearekin, beren ibilbidea eta kanten sortze-prozesua eta hainbat hamarkadatako euskal musika izan zituzten hizpide, euskal kultura tradizioaren transmisioa eta ezagutzari bidea emanez.


Iban Urizar (Amorante)




[CAS] El 4 y 5 de diciembre, dentro del programa “Musikariak Ikastetxeetan” impulsado por el Departamento de Educación, recibimos las visitas de los músicos Aguxtin Alkhat e Iban Urizar (Amorante). Cada uno de ellos realizó dos sesiones con el alumnado de 3º y 4º de la ESO. Mediante la actuación en directo, los artistas tuvieron la ocasión de hablar sobre sus recorridos musicales y procesos de creación y la historia de la euskal musika hasta hoy en día.

2019(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

JORGE LEMUS IKASTOLAN




[EUS] Azaroaren 14an, DBH3. mailako gure ikasleek topaketa bat izan zuten
Jorge Lemus hizkuntzalari salvadortarrarekin. Jorge hizkuntza gutxituetan aditua
da eta desagertzear dagoen náhuat hizkuntza berpizteko proiektua azaldu zien ikasleei.
Aitortu zuen bere ametsa dela han náhuat hizkuntzan murgiltzeko ikastola bat sortzea.
Euskarari buruz galdetu ziotenean, erabilera sozialaren garrantzia azpimarratu zuen,
bestela, arriskuan dagoen hizkuntza bilaka daitekeelako, uste baino azkarrago.
“Cuna Náhuat” proiektuari esker, gaur egun hizkuntzaren biziraupena bermatzen
duen errelebo belaunaldi bat sortu da eta horrek itxaropena dakarkio etorkizunari
begira.  Hitzaldiaz gain, DBH3ko sei ikaslek elkarrizketa bat egin zioten
Leihotik aldizkarian argitaratzeko.





[CAS] El alumnado de 3º de ESO ha tenido un encuentro con el lingüista salvadoreño
Jorge Lemus, experto en lenguas minoritarias y revitalizador de la lengua Nahuat Pipil.
El alumnado ha tenido la oportunidad de preguntar al experto sobre su proyecto
educativo para recuperar esta lengua indígena. Jorge Lemus asegura que su sueño
es poner en marcha una “ikastola como esta” donde se utilice el método de inmersión
en la lengua Nahuat. Respondiendo a una pregunta sobre el euskera, también ha
subrayado la importancia de que se haga un uso social de una lengua, de no ser
así, puede convertirse en una lengua amenazada más fácil de lo que creemos.
Gracias al proyecto Cuna Nahuat, hoy en día existe una generación relevo de niños
y niñas que han aprendido esta lengua y suponen un futuro esperanzador. Además
de la charla seis alumnos/as de 3º le hicieron una entrevista para la revista Leihotik.

DBH4ko ikasleak Nafarroako liburutegian


[EUS] Azaroaren 8an DBH4ko ikasle talde txiki bat Nafarroako liburutegira
joan zen.  Ikasleek Teknologiako proiektu bat egin behar dute: liburutegiko
ibilbide birtual bat, horrela mundu guztiak liburutegia barrutik nolakoa den
jakingo du! Horretarako goiz osoan zehar behar zuten informazio guztia biltzen
egon ziren eta hango leku guztietan 360ºtako argazkiak atera zituzten. 





[CAS] EL día 8 de noviembre un grupo pequeño de estudiantes de 4 ESO fue
a la biblioteca general de Navarra. Allí, los alumnos van a realizar un proyecto
para clase, una ruta virtual de la biblioteca, así,¡ cualquier persona podrá
conocer la biblioteca por dentro! Para ello durante toda la mañana estuvieron
recabando información y realizando fotos 360º en todos los rincones de la biblioteca. 


2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

LABORATEGIRA BISITA BATX 1


[EUS] Zenbat alditan galdetu digute gure ikasleek ikasten dugunak  zertarako balio duen...
Ostiralean, hilaren 15ean, aukera paregabea izan genuen galdera horri benetako erantzun
bat emateko. Batxilergo 1ko biologia ikasleek Ikastolatik bost minututara dauden
NASERTIC laborategiak bisitatu zituzten Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren
astean programatuta dauden jardueren barruan. Bertan, frogatu genuen nola analizatzen
duten
haragia harategira joan aurretik, jakiteko ea prioiak dituen ala ez, zein prozesu egiten den
DNAren frogak egiteko polizia-ikerketa batean edo nola tratatzen diren hartutako laginak
droga kontroletan, positiboak diren ala ez ziurtatzeko, zeintzuk diren kontsumitutako
sustantziak… 
Eskerrik asko Javier, Yolanda, Susana eta beste zientzialariei bere harreragatik eta
erakusteagatik ikasten ditugunek zertarako balio duten!








[CAS] Cuántas veces el alumnado nos pregunta para qué sirve lo que estudiamos…
El viernes, día 15, tuvimos una ocasión perfecta para dar una verdadera respuesta
a esta pregunta. El alumnado de biología de 1º de bachillerato visitó los laboratorios
NASERTIC dentro de la Semana de la Ciencia, la Tecnología y la Innovación.
A cinco minutos de la ikastola, pudimos comprobar cómo analizan la carne antes
de llevarla a la carnicería para comprobar si tiene priones o no; qué proceso se sigue
para analizar el ADN en una investigación policial y cómo se tratan las muestras que
se obtienen en los controles antidroga para ver si dan positivo o qué sustancias se
han consumido. Muchas gracias Yolanda, Susana y el resto de científicos por su trato
y ¡por enseñarnos para qué sirve lo que aprendemos!

2019(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

DBH 4. mailakoak IPESek antolatutako “Mundua eta Giza Eskubideak” zinema erakusketan / El alumnado de 4º ESO en la muestra de cine “El Mundo y los Derechos Humanos”

[EUS] Azaroaren 14ean DBH4ko ikasleek IPESek antolatutako “Mundua eta Giza Eskubideak”
zinema erakusketan hartu dute parte. Ikusi duten El Pan de la Guerra pelikulak,  Parvana gaztearen
istorioa kontatzen du talibanak Afganistanera ailegatu ziren esperientzian oinarrituta. Pelikularen ondoren ikasleek mahai-inguru batean galderak egiteko aukera izan dute. 

[CAS] El 14 de noviembre el alumnado de 4º de ESO ha participado en la muestra de cine “El Mundo y los Derechos Humanos”, organizada por IPES. Los estudiantes han visto El Pan de la Guerra una película de animación  sobre Parvana, una joven que experimenta la llegada de los talibanes a Afganistán. Después de la película el alumnado ha tenido la oportunidad de hacer preguntas en un coloquio.





2016(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

VACA IV. EDIZIOA.

Hona hemen, VACA IV ediziorako, Paz de ZIganda ikastolako DBH 2 eta 4. mailako zenbait ikasleek aurrera eraman duten proiektuan, egindako lanaren atal bat erakusten duen bideoa. Genero indarkeriaren inguruan izandako erreflexioetatik sortutako peformance-dantzaren grabaketa hain zuzen.



Uharte zentroan prentsaurreko egunean Xaloa telebistak egindako elkarrizketa.

 

2015(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Oteiza museora bisita





Gaur Oteiza museoan egon gara DBH 4. mailako ikasle talde bat. Bertan, Oteizaren obra ezagutu eta haren eskultura eta eraikinari argazkiak ateratzeko aukera izan dugu.

2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

DBH 1 mailakoen ateraldiak





2014-ko Apirilak 29-an, DBH 1 mailakoak atera ginen ekintza batzuk egitera. DBH 1.A eta DBH 1.B gelakoak, piragua eta rokodromo egitera joan ginen, eta DBH 1.C gelakoak, menditik orientazioa egitera joan ziren. Piragua eta rokodromo artetik, piragua gustokoago izan dut, experientza berri eta polit bat izan zelako niretzat, aldiz, rokodromoa frogatua neukan eta ez zitzaidan hainbeste gustatu.
2014-ko Apirilak 30-ean, DBH 1.A eta DBH 1.B orientazioa menditik egitera joan ginen eta DBH 1.C piragua eta rokodromoa egitera joan ziren. Orientazioan, 4-ko taldeetan joan behar zen, eta gehien gustatu zitzaidana orientaziotik, ehiztariaren txabola izanzen, ez baitgenekien hor norbait bizitzen zen ala ez. Azkenean, mugikorraren linternarekin sartu ginen, eta xaguzarrak ikusi genituen eta beldur pixko bat pasa genuen, baina azkenean, baliza aurkitu genuen. Gutxien gustatu zitzaidana, zikintzea izan zen. 
Shelma Romero 
DBH 1Ako Ikaslea

2012(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

DBH 1 mailakoen ateraldia (2012/05/10-11)

Bai, egun zoragarriak elkarrekin pasatu ditugunak!!! Gustura ibili gara gure ingurunea gozatzen ,Arga ibaia piraguaz zeharkatzen, muga guztien gainetik Rocopolis menperatzen eta zer esanik Oltzaren baso barrenean
iparrotzaren laguntzaz gora eta behera ibiliz! Gure leloak dio bezala han ibili gara gogor eta gogoz!!!!
Xuri Puebla
DBH 1C taldeko tutorea