Bideo polita seme-alabekin jarduteko.
Horrelako beste hainbat youtuben ikus ditzakezu: Zazpi antxumeak, Txanogorritxo...
Bideoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bideoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2011(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena
HIRU TXERRIKUMEAK
2010(e)ko apirilaren 17(a), larunbata
AXERI-BODA ADIN GUZTIENTZAKO APROPOSA DEN IKUSKIZUN PAREGABEA
Paz de Ziganda eta San Fermin Ikastolen 40.urteurrena ospatzeko aukera paregabea izango dugu familia osoak Gayarre antzokian elkarturik eta Juan A ntonio Urbeltz antropologo eta folklore ikertzaile iruñarraren Axeri-Boda ikuskizuna disfrutatuz.
ZATOZ datorren apirilaren 24an eguerdiko 12etan Gaztelu Enparantzara, bertatik kalejiran Gayarre Antzokira joanen gara gure urtebetetzea ospatzera.
Axeri-Boda ikuskizunaren bideo erreportaia
Juan Antonio Urbeltzi Axeri-Boda ikuskizunari buruz elkarrizketa
Axeri-Bodaren atzetik dauden kondairak benetan interesgarriak dira (Oier Araolaza/Kezka Dantza Taldea)
Ikuskizunaren estrenaldiko a rrakasta
Axeri-boda
Juan A. Urbeltz

Udaberri nahiz uda beteko egunik distiratsuenetan, eguzki, euri eta laino txuri lasterkariz osatutako eguraldi aldakorreko egun horietan, inork irudika ditza keen ortzadarrik ederrenak sortzen dira: eguzkia ta euria, erromako zubia dio esaera zahar batek. Gertaera berezi horrek zerua betetzen duenean, Eurasiako atsotitz zaharren esanetan azeriek beren ezteiak ospatzen dituzte. Euri eta iguzki, azeriaren ezteiak, esaten dugu euskaraz. Kitsuné no yome-iri esaten dute japonieraz. Misterioz eta arriskuz betetako ezteiak nonbait, etxeko txikiek begiratu ezin zituztenak, azerien haserrea piztu nahi ez bazuten. Horregatik, haurrei ezer txarrik gerta ez zekien, esandakoa ez egiteak ekar zitzakeen ondorio arriskutsuez ohartarazten zituzten.
Aspaldiko metafora honen gainean, Europako kulturek irudimenezko azeri horiei buruzko ikuspegi desberdin eta bereziak proposatu dituzte. Axeri-Boda honetan gai honi buruz izan diren zenbait tradizio jaso ditugu, oraindik ere Gipuzkoako behe lurraldeetan, Beterri inguruan, hein batean mantentzen direnak; han, ibaiak hazita doazenean "azeriek" beren ezteirik alaienak ospatzen dituzten lekuan.
Okasio honetarako, eta Akira Kurosawak Konna yume wo mita, "Ametsak", filmeko lehen ipuinarekin Japonia eta Euskal Herriaren arteko zubi bat eraikitzeko ematen digun aukerak hunkituta, gure aspaldiko Axeri-dantzaren erritual indartsuaren omenaldia eskaini nahi izan diogu. euskal usadiozko jantzi eta dantzez bereziki atonduta.
Hemendik pixka batera, hau amaitzen denean, ikusleak berretsi ahal izango ditu, modu batera edo bestera, hemen laburki adierazitako iragarpenak. Bitartean, bihoaz nire eskerrik beroenak gogo biziz eta bete betean Axeri-boda berri hau argiz eta kolorez janzten lagundu diguten guztiei.

2009(e)ko urriaren 9(a), ostirala
KUKUARRIN ARGITXOREN BUZOIA
Laskorain Ikastolak antolaturik Aiatik Oriorako bidea egin genuen, Kukuarrin Argitxoren buzoia jarriz. Aparteko eguna igaro genuen. Giro ezin hobea sortu zen eta bideko paisaia ere paregabea gertatu zen eguraldia lagun. Paz de Ziganda, Lizarra, Laskorain eta Gasteizko lagunak elkartu ginen Euskaraz Bizi filosofiari bultzada eman asmoz.
Garbiñe
2009(e)ko apirilaren 27(a), astelehena
ABESBATZAK KAMISETAK ESTREINATU DITU
Gaur goizean, ariketa osagarrien eguna zela eta, Ikastolako Abesbatzak kontzertu bat eskeini du Haur Hezkuntzako edifizioan. "Look" berriarekin atera dira kantatzera, DBH 3Cko Oihane Amezketak diseinatutako kamisetekin. Luis Notariok lagundu ditu pianoarekin eta abestietako batean, DBH 4Bko Patxi Erdozainek ere jo du. Kike Unzuk, LH 5Bko ikasleak, "Los chicos del coro"abestiaren soloa abestu du eta guraso guztiak aho zabalik utzi ditu.
ZORIONAK DENOI, lan izugarria egin baituzue kontzertu honetarako!!!
Hona hemen gaurko kontzertuaren bideo eta argazki batzuk:
Berriaren idazlea: Ainhoa Sarriguren
2009(e)ko martxoaren 5(a), osteguna
Ikastolek telebista berri bat aurkeztu dute
IK TB izeneko proiektua aurkeztu du gaur ikastolen elkarteak. Teknologia berriak eta telebista elkartzen dituen tresna berria, euskera zabaltzeko baliogarria izan dadin sortu dute. Ikus bideoa.
2009(e)ko martxoaren 3(a), asteartea
"IKASTOLA" abestiaren aurkezpena
"Ikastola" kanta 70. hamarkadan sortu zuen Bilbon Saioka taldeak eta Euskal Herriko ikastola askotara zabaldu zen. Orain, abesti hori moldatu dute.Ikastolen Elkarteak Ikastola kanta sortu du, ikastola guztien ereserkia izateko asmoarekin. Ez da guztiz berria; orain dela 35 urte Saioka talde pedagogikoak egindako kanta berreskuratu dute eta itxura berria eman.
Xabier Zabala konpositore zarauztarra arduradu da musikaz eta, aurkezpenean esan zuenez, estribiloaren parteari kalejirako erritmoak gehitu dizkio, «abesti hau dantzagarri izatea» nahi lukeelako, eta beste beste zatiek kutsu rockeroagoa daukate.
Hitzak, berriz, Pirritx eta Porrotx pailazoenak dira, aspaldiko bertsioan oinarrituta. Kontuan izan behar da, lehenengo aldaerak bezalaxe, oraingo bertsioak ere aukera ematen duela herri bakoitzeko ikastolak bere letra propioa erantsi diezaion estribiloari.
Pirritx eta Porrotx pailazoek diotenez: «Lehen atalak pertsonaz dihardu; bigarrena, euskara eta Euskal Herriari buruzkoa da; eta hirugarrena, baloreei buruzkoa».
CDan abestiaren lau bertsio eskaintzen dira: oinarrizko bertsioa; ikastetxe bakoitzak bere letra eransteko aukera ematen duen bertsioa; txirulaz jotzekoa; eta karaokea egitekoa.
Grabazioan jende askok hartu zuen parte: Amaia, Miren eta Paxkalin Aire (Aire ahizpak), Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi taldekoa) eta Oiongo ikastolako ikasle, irakasle eta guraso talde zabal batek, besteak beste.
IKASTOLA Kantaren letra:
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
KANTATZEN DIOGU IKASTOLARI
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
KANTA DEZAGUN DENOK
Goizean jaiki, gosaldu, ohea egin,
jantzi ta banoa ikastolara, bai,
atarian bildu naiz alai lagunekin
txirrinak jotzean gelara, gelara!
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
Euskaraz hazi eta euskaraz ikasi
herritik mundura bideak ireki, bai,
elkarlanean geroa ereiten hasi
gure altxorra irabazi, irabazi!
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
Koloretan amestu, koloretan bizi
hartu eta eman maitasunez blai,
bai,sentituz pentsatu eta pentsatuz ekin
txanpa berean arraunean, arraunean!
GORA IKASTOLA, GURE IKASTOLA!
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
2008(e)ko maiatzaren 6(a), asteartea
2008(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena
The Wolf And The Seven Little Kids
Last week Primary 3rd students performed 'The Seven Little Kids' fairy tale for younger pupils. Here are the three performances for you to watch and have fun.
WELCOME TO THE SHOW!
WELCOME TO THE SHOW!
2008(e)ko apirilaren 17(a), osteguna
PINTURAREN HISTORIA ZATITXOAK
Hona hemen artearen historiari eta erretratoaren gaiari errepaso azkar bat egiteko Joan C. Gratzek egindako bideo ederra. Arteaz gozatzeko aukera polita!!
2006(e)ko martxoaren 23(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)