Kaixo lagunak!!
Aste honetan LH 3. eta 4. mailako lagunak, musikako saioak aprobetxatuz, Haur Hezkuntzara joan gara bi kontzertu txiki ematera, xirularekin ikasitako abesti hauek jo ditugularik:
LH 3: Halaxe bedi, Euria mendian, Kuku kuku eta Zaldi txiki bat.
LH 4: Pinlilipauxa, Blai-blai, Kanpaiak jaietan eta Din-dan-don.
Oso gustura egon gara eta Haur Hekuntzako txikiak bikain egon dira!!
Eskerrik asko irakasleei eta hauen ikasleei gure kontzertua ikustera etortzeagatik.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
Lehen hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Lehen hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala
Etiketak:
3maila,
4maila,
Haur Hezkuntza,
hh,
kontzertua,
Lehen hezkuntza,
lh,
Musika,
xirula
2012(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea
JUUL bozketa Paz de Zigandan
Joan den apirilaren 17, 18 eta 19an gure Ikastolako 800 bat ikaslek bakoitzaren libururik gustukoena bozkatu zuten.
Handienek Internet bitartez egin zuten hautaketa
Txikienek, berriz, era tradizionalean egin zuten bozketa.
Eta noski, boz guztiak jaso ondoren, banan banan zenbatu eta emaitzak Ikastolen Elkartera bidali.
Argazki gehiago ikusi nahi ezkero, klik egin HEMEN

2011(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena
HIRU TXERRIKUMEAK
Bideo polita seme-alabekin jarduteko.
Horrelako beste hainbat youtuben ikus ditzakezu: Zazpi antxumeak, Txanogorritxo...
2011(e)ko ekainaren 16(a), osteguna
LH 5. mailako ikasleak musika gelan
Ikasturte hontako musikako azken saioa izan dugu gaur goizean 5. mailan. Egun aproposa izan da gure trikitilari, pandero joleak, tronpetista, pianista, eta nola ez...txirulariak entzuteko. Opor onak pasa, merezi dituzue eta. Irailean gehiago. Ongi izan
2011(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena
LH 5Ako ikasleen ERREZETA LIBURUA
Hementxe duzue Txanelako 4. unitateko proiektu gisa aurkeztu ditugun lanak.
ON EGIN!!!
ON EGIN!!!
Open publication - Free publishing
2011(e)ko otsailaren 17(a), osteguna
"ANALFABIA PLANETA" Eskola kontzertua
Bihar Baluarte auditoriora joango gara Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle-irakasleak "Analfabia Planeta" kontzertu didaktikoa emanaldira.
Emanaldia 11:30 etan hasiko da eta ordu bete iraungo du.
Sarrera honetan bertan Ikasle batek egindako kronika publikatuko dugu.
Nafarroako gobernuak antolatutako kontzertuei buruzko Informazio gehiago irakurtzeko klikatu HEMEN
Noticias de Navarra egunkariko BERRIA
Diario de Navarra egunkariko BERRIA

![]() |
| Baluarteruntz Sarasaten |
![]() |
| Baluarteko atarian I |
![]() |
| Baluarteko atarian II |
![]() |
| Kontzertua aurretik |
![]() |
| Abeslariak prest |
![]() |
| Paz de Zigandako haurrak kontzerturako prest |
![]() |
| Orkestraren zai |
Analfabia planeta
Atzo Paz De Zigandako 5. mailako ikasleak Baluarten Analfabia planetako kontzertuan egon ginen.
10:30etan Ikastolan gosaldu genuen, eta 10:45etan bilabesa hartu genuen. 11:30etan Baluartera iritsi ginen, eta 5 minuto barru kontzertua hasi zen.
Kontzertua egiten zuten bitartean ipun bat kontatzen zuten, Analfabia planeta izenekoa. Batzuetan pixka bat aspergarria iruditu zitzaidan, baina beste batzuetan polita, farregarria eta dibertigarria iruditu zitzaidan. Orkestra, abesbatza… zegoen. 12:35etan kontzertua bukatu zen, eta 13:00ak aldera Ikastolara iritsi ginen. Oso ongi egon ginen.
Andrea Urteaga
2010(e)ko apirilaren 12(a), astelehena
ITZIAR MALDONADO ETA IRENE RAMIREZ MIHILUZE PROGRAMAN IRABAZLE
Apirilaren 10ean Mihiluze programan Itziar Maldonado eta Irene Ramirezek (LH 5. mailako ikasleak) parte hartu zuten. Eta hain ondo egin zuten, irabazi ere egin zutela.
ZORIONAK BIKOTE!!!!!
Saioa ikusi nahi baduzue helbide honetan sartu besterik ez duzue, anima zaitezte gure lagunek zeinen ondo egin zuten ikustera!
2010(e)ko martxoaren 12(a), ostirala
LH 2. MAILAKOAK IKASTEN!
Hilabete honetan bigarren mailakook asko ikasi dugu!

Ikasi dugun beste gauza bat SUHILTZAILEen lana nolakoa den izan da.
Gu laguntzeko zenbat gauza egiten dituzten! Hor ibili ginen beraien parkean suhiltzaile lan batzuk egiten. Ze gustora egon ginen, benetan lan polita dutela!
Handitan gehienok suhiltzaileak izan nahi dugu!

Lehenengo gauza ikastolan, HEZIKETA BIALA egin genuen: kaletik nola joan behar dugun eta txirrindulaz ibiltzen garenean seinaleak errespetatzen ikasi genuen.
Seinale pilo bat daude, baina denak errespetatuko ditugu!
Ikasi dugun beste gauza bat SUHILTZAILEen lana nolakoa den izan da.
Gu laguntzeko zenbat gauza egiten dituzten! Hor ibili ginen beraien parkean suhiltzaile lan batzuk egiten. Ze gustora egon ginen, benetan lan polita dutela!
Handitan gehienok suhiltzaileak izan nahi dugu!
2010(e)ko martxoaren 3(a), asteazkena
2009(e)ko urriaren 25(a), igandea
Paz de Ziganda Mendi Taldearen igandeko irteeran 42 ikasle

2009ko azken igandea historikoa izan da Paz de Zigandako menditaldearentzat. Ikastolako 42 ikasle eta 5 monitore (4 guraso eta ikasle ohi bat) sartu dira euripean autobusean goizeko 7,45etan. Baina gero Andimendian ez zegoen euririk, lainoa bai Malkaxko inguruan eta ermitan.
Giro aparta zegoen. Gure ikasleen adina zuten beste 300 edo bazeuden, eta 600 mendigoizale heldu ere bai.
Paz de Zigandako guztiek osatu dute 10 kilometrotatako ibilbidea eta jaitsieran orbeling egin izan dute, irristatzen eta korrika egiten orbelaren gainean. Aipatu beharko dugu Carlosen balentria, aitaren oinetakoak jantzi ditu, baina ezin izan diote aurre egin gaurko erronkari: babak atera zaizkio (Jonek maisuki sendatuta) eta oinetako bati zola erori zaio. Ondorioz jeep batean jaitsi da herrira.
Lezaunen, igeretokietan bazkaldu dugu eta lagunak egin ditugu Mendillorri eta San Adriango taldeetan. Autobusean kantatzeari ekin diote eta arratsaldeko 7etan Ikastolako atean geunden.
Hurrengoa azaroaren 22an, lasaiago gu bakarrik.
PAZ DE ZIGANDA MENDI TALDEKO BLOGA
ARGAZKIAK

2009(e)ko ekainaren 5(a), ostirala
LH 3. eta 4. mailakoak musikan
Aurreko astean LH 3. eta 4. mailako ikasleek xilofono eta metalofonoekin inprobisazioak egiten ikasi zuten. Erraza ez den arren, oso melodia politak entzuteko aukera izan genuen!!!
2009(e)ko apirilaren 24(a), ostirala
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2009
Badator apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta ohi bezala han eta hemen dantza ekitaldiak ugaritzen ari dira. Asteburu honetan eta hurrengoan izanen dira ospakizun nagusiak. Urtero dantzaren alorreko pertsona ezagun batek prestatzen du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Aurten Akram Khan, Ingalaterrako koreografoak prestatu du. Hona hemen:

Akram Khan-en mezua
Egun berezi hau Munduan gutako bakoitzak hitz egin dezakeen lengoaia bakarrari eskainia dago, gure gorputz eta arimen lengoaiari, gure arbasoen eta haurren lengoaiari eskainia.
Egun hau, noizbait zerbait erakutsi edo iradoki diguten jainko, guru eta adindunei eskainita dago. Noizbait mugiarazi gaituen abesti, bulkada eta istant bakoitzari eskainia.
Bere idoloa bezala mugitu nahi duen haur txiki horri eskainia dago egun hau. Eta "egin dezakezu" esaten dion amari. Egun hau haien iraganeko tradizioak egungo istorio edo etorkizuneko amets bilakatzen dituzten pertsonei dago eskainia haien sinesmen, kolore eta kultura dena delakoa delarik ere.
Egun hau Dantzari dago eskainia, bere dialekto begiradei. Dantzak adierazteko, eraldatzeko, batzeko eta gozarazteko duen ahalmenari eskainia dago egun hau.

2009(e)ko apirilaren 2(a), osteguna
Gerindan Energia Berriztagarriak aztertzen 3. mailakoak: Haize errota berriak eta zaharra, energia eolikoa...
2009(e)ko martxoaren 27(a), ostirala
SAN PEDRO MUSEOA
Asteazkenean, LH 1.mailako ikasleak, San Pedro museoan egon ginen. Han Iruñerrian dauden animaliak ezagutu genituen; beraien aztarnak eta soinuak. Oso interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen.
Baina ez pentsa ikasi bakarrik egin genuela....................
Jolasteko astia ere izan genuen!!!!!!!!!!!!
Zeinen ondo pasa genuela!
Argazki gehiago ikusi nahi badituzue hemen klikatu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)