Irratia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Irratia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko azaroaren 5(a), astelehena

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO I.IRRATI IRAGARKI LEHIAKETA



Euskaraz Bizi kanpainaren barruan, euskara sustatzeko helburua duten iragarkien lehiaketa aurkezten diegu Paz de Ziganda Ikastolako ikasle guztiei.

  • Iragarkiak 30 eta 50 segundu bitartekoak izan behar dira.
  • Elkarrizketatxo bat eta eslogan bat izan behar dute.
  • Elkarrizketa bi pertsonen artekoa izango da eta eslogana bietako batek edo hirugarren pertsona batek irakur dezake. Beraz, gehienez 3 pertsonako taldeak aurkeztuko dira.
  • Euskal musikaz lagundutako iragarkia izango da. Iragarkia musikaz hasi eta musikaz bukatuz.
  • Iragarkiak grabatzeko Audacity programa erabil dezakezue edo ikastolako irratian grabatu ditzakezue. Ikastolako irratiko ordutegia astearteetan eta ostegunetan 14.00etatik 14.30etara izango da, aldez aurretik irrati arduradunarekin ordua hitzartuz.
  • Gelatik grabaketa egitera irten ahal izateko, DBH edo batxilergoan tutoreen baimena behar da, gehienez 10 minutuko lana izango delarik kontutan hartuz.
  • Iragarkiak irratia@pdzikastola.net helbidera bidaliko dira azaroaren 26a baino lehen.
  • Iragarkiak asteroko irratsaioetan aurkeztuko dira eta zigandaleihotik blogean zintzilikatuko dira, baita facebookean ere.
  • Entzulegoaren bozketa bidez, iragarki irabazlea aukeratuko da. Bozketa azaroaren 30etik abenduaren 3a bitartean zigandaleihotik blogean egin ahal izango da. 
  • Talde irabazleak irrati teknikari ikastaroa jasoko du eta irratsaio bat gutxienez grabatzeko aukera izango du. 

    IRAGARKI EREDUAK


2009(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2009

Badator apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta ohi bezala han eta hemen dantza ekitaldiak ugaritzen ari dira. Asteburu honetan eta hurrengoan izanen dira ospakizun nagusiak. Urtero dantzaren alorreko pertsona ezagun batek prestatzen du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Aurten Akram Khan, Ingalaterrako koreografoak prestatu du. Hona hemen:


Akram Khan-en mezua

Egun berezi hau Munduan gutako bakoitzak hitz egin dezakeen lengoaia bakarrari eskainia dago, gure gorputz eta arimen lengoaiari, gure arbasoen eta haurren lengoaiari eskainia.
Egun hau, noizbait zerbait erakutsi edo iradoki diguten jainko, guru eta adindunei eskainita dago. Noizbait mugiarazi gaituen abesti, bulkada eta istant bakoitzari eskainia.
Bere idoloa bezala mugitu nahi duen haur txiki horri eskainia dago egun hau. Eta "egin dezakezu" esaten dion amari. Egun hau haien iraganeko tradizioak egungo istorio edo etorkizuneko amets bilakatzen dituzten pertsonei dago eskainia haien sinesmen, kolore eta kultura dena delakoa delarik ere.
Egun hau Dantzari dago eskainia, bere dialekto begiradei. Dantzak adierazteko, eraldatzeko, batzeko eta gozarazteko duen ahalmenari eskainia dago egun hau.

2008(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

EUSKARAZ BIZI IRRATSAIOA BERRIRO GUREKIN


Paz de Ziganda ikastolako irratitik berriro ere zuen irratietan 107.6 frekuentzian Euskaraz Bizi irratsaioa entzuteko aukera izango duzue. Ikasturte honetako lehen irratsaioa ostirala urriak 11an, eguerdiko 12etan izango da. Hasiera DBH 2.A gelako ikasleen esku izango da eta betiko atalak izango ditu: Argitxoren Txokoa, Euskal Herria Pausoz Pauso, Ba al dakizu? eta Urte Askotarako.
Irratsaioak zuzenean entzuterik ez duzuenontzat, gogoratu interneten zintzilikatuak ere izango dituzuela eta blog honen bidez sar zaitezketela irratsaioak entzutera.

2008(e)ko ekainaren 6(a), ostirala

IKASTURTEKO AZKEN IRRATSAIOA




Ikasturte honetako Euskaraz Bizi irratsaioak amaitu dira. Gaur bertan LH 2c gelako ikasleek aireratu dute azkena. Oso irratsaio politak entzuteko aukera izan dugu eta datorren ikasturterako geroz eta hobeto egiteko gai izango gara. Momentu ahaztezinak bizi izan ditugu, zuzeneko urduritasunak, farrak... Makina bat txiste, esaera, olerki, abesti, ipuin, berri... entzun ahal izan ditugu aurten irratitik pasa diren 600 ikasle baino gehiagoren eskutik. Egia esan artista batzuk zarete denak, oso irratsaio atseginak heldutasunez egiteko ahalmena adieraziz.

ZORIONAK ETA ESKARRIKASKO PARTE HARTU DUZUEN IRAKASLE ETA IKASLE GUZTIOI, BAITA GURE ENTZULEGOARI ERE.

DATORREN IKASTURTEAN GEHIAGO. OPOR ONAK IZAN!!

2008(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

IRRATSAIOA



Kaixo lagunak!
4.mailako ikasleak gara eta gure irratsio zoragarriak entzutera gonbidatzen zaituztegu. Azken hiru astetan gu izan gara irratsaioko esatariak eta dakizuenez, hemen, blogean bertan entzuten ahal dituzue. Beraz, animatu zaitezte eta entzun! espero dugu gustokoak izatea. Horrela bada badakizue, iruzkinak idatzi.
Animo!

2008(e)ko apirilaren 23(a), asteazkena

LIBURUAREN EGUNA IKASTOLAKO IRRATIAN

Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuan oinarrituz, irratsaio berezi bat aireratu da gaur Paz de Ziganda ikastolako irratitik. Lehen Hezkuntza 3.mailatik hasi eta Bigarren Hezkuntza 4.maila bitarteko ikasle eta irakasleek parte hartu dute "Gauero aterako nintzateke paseatzera" ipuinaren amankomuneko irakurketan. Ideia Jirabira guraso taldeak aurrera atera du eta irratsaioa prestatzeaz gain irrati gela apaindu dute ikastolako haurrek eginiko marrazkiekin.

Esperientzia bikaina, irakurketan murgiltzeko bide berri bat izan da eta ikastolako talde ezberdinetako pertsona askok parte hartzea oso aberasgarria da.

Irratsaio paregabe hau entzuteko azpian duzu lotura, bertan klikatu eta entzun!!

Click here to get your own player.

2007(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

KOTETO EZKURRA ETA PATXI OLAZAR ERREMONTE JOKALARIEN HITZALDIA




Urriak 22an, Koteto Ezkurra erremonteko txapeldunetan txapelduna eta bere iloba Patxi Olazarrek hitzaldi bat eskeini zieten DBH 1.mailako ikasleei. Beraiekin batera, Erremonteko Fundazioko gerentea izateaz gain ikastolako gurasoa den Jaime Agirrek ere parte hartu zuen.

Ikasleei erremontea zer den azaltzea zen beraien helburua, Atarrabian sortu behar den erremonte eskolan parte hartzeko animatuz. Erremonte jokalariek kirol honetan bizi izan duten esperientzia azaldu zuten eta ondoren ikastolako irratian elkarrizketatuak izan ziren DBH 4 mailako Irantzu Etxarte eta Izaskun Herreraren eskutik.

2007(e)ko urriaren 16(a), asteartea

IRRATSAIOEN HASIERA BIKAINA

Paz de Ziganda ikastolako irratitikk 107.6 frekuentzian zuzen-zuzenean aireratu zen urriak 15ean ikasturte honetako lehen irratsaioa. DBH 4.A gelako ikasleen eskutik, 40 minutu inguruko irratsaio paregabea entzuteko aukera izan genuen.



Gai nagusiak Vianako Nafarroa Oineza, Nomada TX filma eta Iñaki Erroz zuzendari berriari elkarriketa izan ziren. Ilusio handiz eta gogoz aritu ziren aurtengoa ikastolan pasako duten azken urtea burutzen ari diren ikasleak.



Irratsaioa zuzenena entzuteko aukera izan ez zenutenok, blog honen eskuin aldean aurkituko duzue irratasaioa entzuteko lotura. Entzun, benetan merezi du eta! Eta ez ahaztu zuen iritziak emateaz!

2007(e)ko urriaren 11(a), osteguna

EUSKARAZ BIZI IRRATSAIOA BERRIRO BUELTAN


Kaixo Euskaraz Bizi irratsaioko entzule guztiak. Urtero bezala, aurten ere Paz de Ziganda ikastolako ikasleek astero irratsaioa aireratuko dute. Dakizuen bezala, Euskaraz Bizi irratsaioa lau atalez osatzen da: Argitxoren txokoa; Euskal Herria pausoz pauso; Ba al dakizu? eta Urte askotarako.


Atal ezberdin horietan, euskararekin lotutako hitz jokoak, esaerak eta hainbat gauza; Euskal Herriko hainbat leku bitxiri buruz; berriak, urtebetetzeak, horoskopo eta efemerideak aipatuko dira. Elkarrizketak ere izango dira, momentuan momentuko gai interesgarrien inguruan.

Irratsaioari Bigarren Hezkuntza laugarren mailakoek emango diote hasiera astelehena urriak 15ean goizeko 11.50etan. Nafarroa Oinez, Nomada TX filma, Iñaki Erroz zuzendari berriari elkarrizketa eta beste hainbat gai interesgarri jorratuko dituzte.


Beraz, ez ahaztu irratia pizteaz astelehenean goizeko 11.50etan 107.6 FM frekuentzian. Eta ezinezkoa bazaizu, lasai egon, irratsaioa interneten entzungai izango bait duzu. Oraintxe bertan irakurtzen ari zaren Zigandaleihotik blog honetan, irratsaioak entzuteko lotura aurkituko duzu. Bertan klikatu eta aireratzen ditugun irratsaioak entzun ahal izango dituzu.


2007(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

ASTERO AHOTSAK DANTZAN


Ekaina bitartean ostegunero irratsaioak aireratzen jarraitzen dugu Paz de Ziganda ikastolako irratitik. Aste honetan lehen hezkuntza laugarren mailako ikasleek eginiko irratsaioa da interneten topatu dezakezuen azkena. Mundur arabiarra izan dute gai nagusia eta honen inguruan aritu dira.
Ikasturte honetan aireratutako irratsaio guztiak, blog honen eskuin aldean irratiari dagokion esteka zanpatuz entzun ahal izango dituzue. ZEREN ZAI ZAUDETE?

2006(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

DBH 2A/B irratsaioak

ZIGANDAUHINETAN
Joan den asteko EUSKARAZ BIZI IRRATSAIOA hemen entzungai.

ASTEAN BEHIN ATARRABIAKO PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO IKASLEEN ESKUTIK 107.6 FM ETA SAREAN ZIGANDAUHINETAN ZINTZILIK




Click here to get your own player.

2006(e)ko urriaren 27(a), ostirala

EUSKARAZ BIZI IRRATSAIOA

EUSKARAZ BIZI IRRATSAIOA

Ikasturte honetan irratsaioa aldaketa dexentekin dator.
1.- Azaroaren 2tik aurrera zuzeneko emanaldia 107.6 FM-n ostegunetan izango da 11´50etan
2.- Emanaldiak interneten entzungai izanen dituzue
http://zigandauhinetan.podomatic.com


3.- Irratsaioaren edukian eskua sartu ahal izango duzue. NOLA? Zuen iritzi, iradokizun, ohar eta zorion agurrak pziganda_irratia@yahoo.es helbidera bidaliz edo zigandaleihotik zein zigandauhinetan erabiliz.

ANIMATU, IRRATSAIOA GUZTIONA DA!!

2006(e)ko urriaren 5(a), osteguna

EUSKARAZ BIZI IRRATSAIOA


EUSKARAZ BIZI IRRATSAIOA

Kaixo Paz de Zigandako Euskaraz Bizi irratsaioko entzule guztiei. Ikasturte berriarekin batera asteroko irratsaioari hasiera eman behar diogu urriaren 20an.

Irratsaioa lau ataletaz osatuko da: ARGITXOREN TXOKOA; EUSKAL HERRIA PAUSOZ PAUSO; BA AL DAKIZU? eta URTE ASKOTARAKO. Pasa den ikasturtean bezala mantenduko da irratsaioa aldaketa gutxi batzuekin. Argitxoren txokoan adibidez, esaera zaharren lehiaketa egingo da., honen berri urriaren 20ko irratsaioan emango zaizue. Beste berrikuntza bat helbide elektronikoaren erabilpena izango da, irratsaiora iritsi arazi nahi duzuen guztia helbide elektronikoz bidal dezakezue, bain ikasle, guraso, irakasle zein irratsaioa entzuten duzuen edonork.

NOIZ: urriaren 20tik aurrera ostiralero
ZE ORDUTAN:11´50 etan

pziganda_irratia@yahoo.es

Piztu irratia ostiralero 107.6 frekuentzian