mendi taldea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
mendi taldea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko otsailaren 11(a), astelehena

Paz de Ziganda mendi taldearen aste zuria

Mendi taldekoak ongi baliatu dira elurraz eta joan den igandean Adi mendira joan ziren. Mendiko erraketez eta skiez horniturik Kintoko pagadietan barna abiatu ziren Adiko kaskora.

Irudi ederrak bildu zituzten eta honaino ekarrik dizkigute.

Bestalde, laguntzaile bikaina izan zuten: José Romay munduko espezialistarik handienetariko bat izotz-eskaladan. Romayk gure mendi-taldea aukeratu zuen oraingoan munduko hainbat mendilerroetan burutu behar duen eskalada-proiektua prestatzeko burutzen ari den prestakuntza programaren barrenean.

2012(e)ko otsailaren 4(a), larunbata

Mendi taldea Aralar mendian

Euri txikiarekin, San Migelgo elizan luze egon ondoren, bidea egin genuen San Migeletik Madotza. Maldan behera dena.
Eliza eta herensugearen zuloa ikusteko sartu ginen, baina Aralargo Pablok luze hartu gintuen hor leiendak eta arte eskolak ematen: erratabloaren esanahia... Pena erdaraz egin izana. Harrigarria ere bai.
Laburtu behar izan genuen ibilbidea, berandu egin zitzaigulako, tarte batzuetan, lohia zela eta poliki ibili ginelako.
Poliki, batzuk, beste talde batek korrika egin zuelako bide osoa, entzierroarena egiten ibili zirelako. Bat zezena zen, eta besteak korrikalariak.
Otsailaren 12an hurrengoa.

Eta animatu argazkiak, ipuinak eta kronikak bidaltzen!!!


2011(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

Mendi talde gaztea Leurtzako tontorretan






Kazetaritza eta argazki lehiaketak


Badakizue, zuen argazkiek eta idatzlanek saria ere dakartela aurten. Utzi bulegoan edo bidali helbide honetara pziganda.bulego2@ikastola.net
Aldizkarian argiratuko dira hoberenak, eta sari berezia ere izanen da kurtso bukaeran.


Leurtzako ateraldia


Oso ongi joan zen igandeko ateraldia. Lehen eguna zen, jende berri franko, eta denak inoiz baino gogotsuagoak eta indartsuagoak.

Lehiaketa
Aurtengo mendi taldean berrikuntza nabarmen bat dago: lehiaketa. Hots, kurtso bukaeran kopak eta dominak banatuko direla gehien saiatu direnen artean. Bistan da akuilu ona izan dela, igotzea beharrezkoa ez zen tontorrera, Mugazorrotzera hain zuzen, denak joan zirelako berez, inork esan eta behartu gabe, puntu guztiak bereganatu ahal izateko.

Horrexegatik, ateraldira etorri ziren 37 mendizaleek jokoan zeuden 17.109 puntu lortu zituzten: 14.000 ibilbide osoa (gehi trikuharria eta Munazorrotz extrak) eta 3.109 puntu gehiago hiru tontorrak egiteagatik.

Ibilbidea

Mugazorrotz
Errepidea estua zenez, autobusa ezin izan zen igo aparkalekura eta horregatik gehixeago ibili behar izan genuen. Lehenengo uharka atzean utzi ondoren eta igelari egindako monumentua ikusi eta gero, eskuinera zihoan bidea hartu genuen Munazorrotzeraino. Bidean, ardiak, behorrak eta hainbat borda zeuden. Ataka batzuk gainditu behar izan genituen, eta iturri oparo baten ondotik pasa ginen. Aurkikuntza nabarmena ere egin genuen, ahari baten kaskahezurra, ibilbideko buruzagi, aho batez, bilakatu zena. Azkenean lepora iritsita eguneko erabakia hartu behar zen: Mugazorrotzera igo ala ez. Batzuk korrikan abiatu ziren, eta talde batek lepoan gelditzeko imintzioa egin zuen, baina gehienen gogoa ikusita, eta puntuak alferrik galdu behar zituztela iritzita, haiek ere goruntza abiatu ziren. Denok gaude beraz, hango argazkian.

Exkelarre eta Soratxipi
Ohartu gabe Exkelarreko tontortxoa egin genuen eta Soratxipin, tontor nagusian, gosaria egin genuen. Primeran egoten zen eguzkitan, eta bista ere mundiala zen. Pirinioak ekialdean, Iruñerriko mendiak hegoaldean, Aralar mendebaldean eta itsasoa iparraldean.

Historiaz betetako bidea
Soratxipitik jaitsita Karlos VIIak ibilitako bidea egin genuen. Espainiako errege izan nahi izan zuenak bide hau egin zuen 1875. urtean Orokietara bidean, non sekulako desastrea izan zuen. Bere ejerzitoak erabilitako galtzadaren gainetik ibili ginen gu ere.
Erlaingo gurutze lazgarria ere ikusi genuen. Lanzko bandido baten burua paratu zuten tokia, hain zuzen ere.
Lanzko bandidoek hantxe hil zuten Zufiarren izeneko Burundako mandazain bat, eta bandido hura urkatu zutenean, hara eraman zuten gaizkilearen burua, kaiola batean gordeta. Harrigarriena izan zen gure artean Lanzko bandido baten familiaren ondorengoa genuela eta historia krudelaren berri bazuela. Eta baietz, egia zela han gertatutakoa. Bildurgarria, benetan.
Hortik duela 4.000 urte egindako trikuharrira abiatu ginen, eta batzuk barreneraino sartu ziren eta hezurren bat aurkitu. Ez dakigu norenak eta zerenak.
Beherako zutarri edo menhir bat ikusi genuen. Lurrean botata zegoen, mugarri baten ondoan.

Urtegietan bazkaria
Urtegiko harrizko mahaietan bazkaldu genuen. Gustora, baina hozten hasi zenez, autobuserako bidea hartu genuen etxera itzultzeko.

2011(e)ko irailaren 12(a), astelehena

Mendi taldea mendi eta ur gainean hasi da

Mendi taldea freskotik hasi da aurten. Adin nagusikoak mendi gainean kementsu aritu ziren bitartean, gazteek ur gainean surfeatzeari ekin zioten. Azkenean egun bikaina eta denetarik egiteko aukera izan genuen.

Anima zaitezte eta parte hartu Paz de Ziganda mendi taldearekin!
¡Anímate y participa este año en Paz de Ziganda Mendi taldae!


 Uretako abenturak ere bideoz ikus daitezke:


Surfalaria erortzen

Surflari profesionala

Surflari artistikoa

Surflari komikoa

2011(e)ko otsailaren 21(a), astelehena

Igandean, otsailak 27, Menditaldea Higara goaz

MENDIRAKO LAUGARREN IRTEERA

NAFARROAKO KIROL JOKOAK


Erne: osteguna, otsailak 24, izanen da emateko azken eguna, eta hobe asteazkenean bertan egiten bada

Izena:

Deiturak:

e-posta:

Otsailaren 27KO ATERALDIRA JOAN BEHAR DUT. IKASTOLAN EGONEN NAIZ GOIZEKO 9,30ean (ikastolara arratsaldeko 16:30/17:00 aldera itzuliko gara)







ATERALDIARI BURUZKO INFORMAZIO LABURRA

HIGA

Ikastolatik goizeko 9,30ean aterako gara, eta Elo Higara joanen gara. Ez dugu

tontorrera igoko, baizik eta Higa osoa inguratuk

o dugu, bertako paisaia diferenteak ikusiz: pinud

iak, artadiak, bagadiak…

Eguraldia ona bada, Ala

itz mendira ere igoko gara

Azken berriak: http://pazdezigandamenditaldea.blogspot.com/




CUARTA EXCURSIÓN DE MONTAÑA

JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA

Atención: fecha tope entrega el jueves 23 de febrero,



Nombre:

Apellidos:

e-mail:



VOY A ASISTIR A LA EXCURSIÓN DE JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA, el día 27 de febrero, a las 9,30 en la IKASTOLA (regreso a la ikastola hacia las 16:30/17:00)





BREVE INFORMACIÓN DE LA EXCURSIÓN

HIGA

Saldremos de la ikastola a las 9 y media de la mañana, e iremos a la Higa de Monreal. No subiremos hasta la cima, sino que la rodearemos por completa para ver sus diferentes paisajes: pinares, encinares, hayedos... Si hace bueno subiremos también al parque eólico de Alaitz.

Últimas novedades: http://pazdezigandamenditaldea.blogspot.com/

2011(e)ko otsailaren 10(a), osteguna

Eskalada, larunbatean, 9etan

Larunbatean, otsailaren 12an, 2011ko lehen eskalada eguna dugu.
24 apuntatu gara, eta berriz ere Nafarroatik gehien apuntatu garenak izan gara.

Gogoratu 9etan egon behar duzue Rocopolisen eta 9:30 hasiko gara. 11:30ean bukatuko da saioa.

Este sábado, 12 de febrero, tenemos la primera jornada de escalada.
Hay que estar a las 9 de la mañana en Rocópolis de Berrioplano. A las 9,30 empezaremos a escalar, y a las 11: 30 acabaremos.



Ikusi mapa handiagoa

2010(e)ko abenduaren 13(a), astelehena

Mendi taldea Bardeako gaztelu baten jabe

Egun zoragarria Bardeakoa.

Erronkariarren abelbidea alde batera utzita eta idoi bat zeharkatu ondoren, La Estacako gaztelua konkistatu genuen. Igoera latza izan zen baina denok egin genuen tontorra. Bertatik, hegoaldera Moncayo erraldoia ikusten zen, eta iparraldera, laino itsasoa baino gorago, Pirinio zuriak ikusten ziren.

Lapurrak harrapatzeko egin zen gazteluan gosaldu ondoren, bizkarrez bizkar Nasa Bajako gaina zeharkatu genuen eta jaitsiera bildurgarria egin eta gero Tripazulera igo ginen.

Hor geocaching egin genuen eta altxor bat gorde genuen. Informazio gehiago emanen dizugu horri buruz

Erronkariarren abelbidean bazkaldu eta gero, garaiz iritsi ginen autobusera.

2010(e)ko azaroaren 15(a), astelehena

Euskaraz bizi. Buzoia. 2010: Bideoa

Giro aparta izan zela, ezin ukatu.

Hona hemen buzoiaren festako bideoa: Euskaraz bizi 2010 Iruñeko mendirik altuenean: Burutxekon.

2010(e)ko azaroaren 13(a), larunbata

Olibesario: Euskal Herriko erdigunean

Euskal Herriko erdigune geografikoaraino iritsi da Paz de Zigandako mendi taldea. Elurra ere izan genuen tartean, elur bustia, baina helbururaino bikain iritsi ginen. Sekulako haizea eta euri zaparraden aurrean inor ez zen kikildu. Aurreko astean han egon ziren Irurtzungo mendigoizaleak eta dena txukun txukun utzi zuten. Ikastolak paratutako buzoia ere osasun onez ikusi genuen.



2010(e)ko irailaren 22(a), asteazkena

Euskaraz bizi. Buzoia. Etorri igandean!!!


Burutxeko: Euskaraz bizi buzoia

Hemen dugu lehen irteera.

Irailak 26, igandea
Goizeko 10:00tan
Hotel Villava

Buzoia paratzea: 12:00 Burutxeko 643 m. Iruñeko mendirik altuena.
Hamaiketakoa.

Bazkaria ikastolan (jantokia erabiliko dugu) 15:00

Burutxeko: Euskaraz bizi buzoia

Aquí tenemos la primera salida

26 de septiembre, domingo
hora 10:00
Hotel Villava

Colocación del buzón: 12:00 Burutxeko 643 m. El monte más alto de Pamplona.
Almuerzo

Comida en la ikastola (el comedor estará abierta) 15:00

2010(e)ko ekainaren 24(a), osteguna

Oriko kukulan

ORI

Hara goaz asteburu honetan, Ori igotzera, eta heldu den urteko egutegia prestatzera.

2 aukera ditugu.



1.- Iturtzaeta (Larrau)-Ori








2. Aukera:
Ori, Erroimenditik (Iparraldetik)






















Eta igandean Abodira. Lasai, dena maldan behera.




2010(e)ko apirilaren 21(a), asteazkena

Paz de Ziganda mendi taldeak 5 domina lortu ditu

Igandean, apirilaren 18an, gertatu zen Altsasuko San Pedro zelaian. Alebin eta infantiletan lehiatu ginen eta infantilek lortu zituzten 5 domina eta txapel bat.

Nafarroako Kirol Jokoetako Orientazio txapelketa zen, beraz, gure mendizaleak mapa bat eskuan, mendiko ibilbidean zeuden 10 baliza edo seinale aurkitu behar zituzten.

Argazkian ikusi eta ezagutuko dituzue gure txapeldunak.

Zorionak! Ongi pasatzea eta dominak irabaztea ez dago gaizki!

2010(e)ko martxoaren 7(a), igandea

Nafarroa Oinez, mendiz mendi

Nafarroa Oinez, munduz mundu, mendez mende. Horrela esaten ari gara aurten. Baina Paz de Ziganda mendi taldeko gazteek gorago doaz eta Mendiz mendi ere praktikatzen dute.
Oraingoa, Mortxen izan gara, Sarbil mendian, Azantza herritik hasita.
42 zigandatar bildu ginen eta tontorra egiteaz gain, orientazio frogak egin genituen.

2010(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

Igandeko mendi irteera bertan behera.


Ez goaz mendira-Suspendemos la salida

Eguraldi aurreikuspenek okerrera egin dute eta igandean ere alerta laranja ezarri dute. Beraz, arduragabekeria litzateke egoera horretan mendira ateratzera. Ziurrenik, ez da hainbesterako izanen, baina zer gerta ere, irteera atzeratzea erabaki dugu, heldu den igandean egiteko.

Las previsiones han empeorado y la alerta naranja de "riesgo importante" se ha extendido al domingo. En esas circunstancias sería una irresponsabilidad salir, tal y como se nos ha aconsejado desde la federación de montaña. Por lo tanto retrasamos la salida al domingo que viene.

2010(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

Mendi taldekoak Rocópolisen

Larunbatean, otsailaren 20an, Paz de Ziganda mendi taldekoak rokodromoan egon ziren. Eskalatzeko lehenengo pausoak ikasi zituzten eta primeran pasa zuten.
Interesgarria iruditzen bazaizue, martxoaren 13an denak etor zaitezkete bigarren saiora.
Animatu zaitezte!!!